Patch panel bezala ezagutzen direnak sare kable guztiak amaitzen diren sare baten punturen batean erabiltzen dira. Portuak kokaturik dauden panel bat bezela defini daiteke, normalean bastidore edo rack batean lokalizatuak. Ekipo guztien sarrera-irteera lineak beren konexioa edukiko dute panel horietako batera.
LAN sare batean, Patch Panel-ak ordenagailuak eta irteera lineak konektatzen ditu beraien artean. Konexioak "patch cords" bidez egiten dira

Patch panelek aldaketak modu erraz batean burutzea baimentzen dute, partxeo kableak konektatu eta deskonektatuz. Aldaketa hauek normalean panelaren aurrealdean egingo dira, eta panelaren atzekladean berriz kable iraunkorrenak, zuzenean ekipo zentraletara doazenak (Switch- ak, Routerrak...)
Modelo desberdinak aurki ditzakegu, eta ez telefono datuekin bakarrik, baita soinu eta bideo aplikazioekin ere. Kable mota ere desberdina izan daitek konektatu nahi diren elementuen arabera.




