Sistema eragilearen eguneraketa eta source.list


Linux dohako sistema eragilea da eta edonork lortu dezake distribuzio bat norberaren ordenagailuan martxan jartzeko. Sistema eragile honek bi interfaze ditu: interfaze grafikoa eta komandoetan oinarritzen den interfazea.

Azken iterfazearen erabilera sustatuz, Linux sistema eragile bat nola eguneratzen den azalduko da ondorengo lerroetan. Jakin behar da interfaze grafikoak ere eskaintzen duela eguneraketak egiteko aukera.

Lehenik eta behin terminala edo kontsola ireki behar da eta ondoren super erabiltzaile moduan sartu, eguneratzeko dauden paketeak eskuratu nahi baditugu. Horretarako apt-get update komandoa exekutatuko dugu. Azkenik, apt-get upgrade komandoa exekutatuko dugu, eguneratzeko zeuden paketeak instalatuaz. Seguruenik, paketeak instalatzerako garaian, ea instalatu nahi ditugun edo ez galdetuko digu. Baiezkoa eman eta listo.

Source.list fitxategiak eguneratzeko dauden paketeak jasotzen ditu. Apt-get update komandoa exekutatu ondoren, eguneratzeko dauden paketeak fitxategi honetan gordetzen dira eta apt-get upgrade egitean, reposizio honetatik hartzen ditu instala daitezen.



Egilea: Ekaitz Urretabizkaia

TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com