Lamp-en instalakuntza egiteko, honako paketeak beharko ditugu:

  • apache2
  • mysql
  • php5

    Pakete hauen bitartez, lamp instalatuko dugu eta hau egin ondoren, bakoitzaren konfigurazio egin beharko da. Bakoitzean, honako eguneraketak eman beharko dira sistema eragilean:

  • mysql --> Nano /var/www/phpMyAdmin_2xx/libraries/config.default.php aldatu beharko da Servers="config" ordez Servers="http" jarriz.
  • Apache instalatu ondoren, amaitzeko sistema eguneratzeko, berrabiarazi egin beharko da ondorengo hau jarriz: sudo /etc/init.d/apache2 restart

    Aurreko paketeen instalakuntza egin eta konfiguratu ondoren, moodle instalatzeko GD paketea beharko da. Honetarako apt-get agindua erabiliko dugu modu honetan: Apt-get install php5 php5-gd libgd-tools libgd2-noxpm libgd2-xpm

    Amaitzeko, sistema berrabiarazi beharko da sistema eguneratzeko.
    Ondorio bezala, esan beharra dago, pakete bakoitza instalatu ondoren aldaketak emateko, aplikazioak berrabiarazi behar dira sistema eguneratzeko.

    Egilea:Axier Salaberria


  • TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
    Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943.65.11.47
    emaila: airetau(a bildua)gmail.com