Fitxategiak konfiguratzen
Atal honetan, NFS protokoloak funtziona dezan, hosts.deny eta hosts.allow fitxategiak nola editatu azalduko da. Gainera, bakoitzak zertarako balio duen ere azalduko da.
Hosts.deny fitxategian, erabiltzaile bakoitzak beharrezkoak iruditzen zaizkion murrizketak aplikatu ahal izango ditu. Horretarako ondorengo lerro hauek ipini behar dira:
- portmap: ALL
- lockd: ALL
- mountd: ALL
- rquotad: ALL
- startd: ALL
Hosts.allow fitxategiak berriz, zein erabiltzaile edo sareri sartzen uzten zaion baimentzen du. Horretarako jarraian dagoena ipini behar da:
- portmap: tailerreko sareko IP-a
- lockd: tailerreko sareko IP-a
- mountd: tailerreko sareko IP-a
- rquotad: tailerreko sareko IP-a
- startd: tailerreko sareko IP-a
Hosts.deny eta hosts.allow fitxategien edukia aldatu eta gero bi fitxategi editatu behar dira: nano /etc/default/portmap eta nano /etc/exports.
Lehenengoaren kasuan #ARGS="-i 127.0.0.1" idatzi behar da eta bigarrenean berriz, /var/www * (rw,async).
Orain arte egindako pauso guztiak eragina izan dezaten, zerbitzuak berrabiarazi behar dira. Beraz azken komandoak exekutatuta nahikoa izango da:
- sudo /etc/init.d/nfs-common restart
- sudo /etc/init.d/nfs-kernel-server restart
- sudo /etc/init.d/ portmap restart
Egilea: Ekaitz Urretabizkaia




