WORDPRESS - ONDORIOAK
Wordpress sistema konplexutzat har daiteke hasiera batean, batez ere blogen munduan aurreezagupenik ez duen edonorentzat.
Bere barnean jasotzen dituen aukera anitzek dute konplexutasun horren “errua”
Hala ere, aukera anitz horiek edozein erabiltzailek aztertzen baditu kapaza izango da hauek modu erraz eta eraginkor batean erabiltzen, oso intuitiboak baitira.
Wordpress sistema gainera, wordpress.com dohaineko blog sareaz aparte, internetetik jaitsi daitekeen sistema bat da, zure zerbitzarira igo eta konfiguratu dezakezuna.
Horrek eta erabiltzaile hasiberri zein aurreratuei ematen dizkien aukerek, wordpress blog sistema bikain bihurtzen dute.




