WordPress - Erregistroa
Wordpress erabiltzen hasi nahi bada blog bat sortzeko, lehenbizi erregistratu egin behar da erabiltzailea, eta horrekin batera blog-a sortu.
Lehen irudian adierazten den moduan, erabiltzaile izen bat (nombre de usuario), pasahitza eta pasahitza horren konfirmazioa idatzi beharko ditugu lehenik, eta ondoren baliozko posta elektronikoko helbide bat.

Bigarren irudian ikus daitekeen moduan, nahitaez onartu beharko ditugu zerbitzu terminoak (zerbitzu termino hauek irakurtzea eta onartzea eskatzen da), eta dame mi blog! aukera, bestela erabiltzaile soil bat sortuko dugu wordpress komunitatean ibiltzeko, bloga sortu gabe. Behin datu hauek idatzirik siguientes botoia zapaldu eta hurrengo pantailara bideratuko gaitu.
Kontuan hartu behar da, pasahitzaren strength (indarra) strong izan behar duela, bestela errore mezua azalduko zaigu, indarra nahikoa ez dela adieraziz.

Hirugarren irudian ikus daitekeen bezala blogeko helbidea eta titulua eskatzen ditu, hala nola zein hizkuntzatan egongo den eta bloga pribatua (bilatzaileek ez dute erakutsiko) edo publikoa izango den. Bukatzeko Registro botoia zapaldu.
Behin kontua eta bloga sorturik, hiru esteka azkar erakusten dizkigu, sarrera bat idaztea (posteatu), blogeko diseinua(plantila) aldatzea, edo portada ikustea.






