4.-TRAFIKOA SORTU (aireplay-ng)

Wi-Fi sare baten babesa "puskatzerakoan" arazo batekin aurkituko gara erabiltzaileok: WEP klabea jakiteko gutxienez beharrezkoak diren hasieratze bektorerik, IV, ez dagoela, alegia, sartu nahi dugun Wi-Fi sarean ez dagoela trafikorik.

Hori konpontze aldera, trafiko "fiktizioa" sartu beharko diogu "puskatu" nahi diogun sareari. Lan hau ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, eta gutxienez, 300.000 IV beharko ditugu.

Beraz, jarraian bi lan izango ditugu. Alde batetik trafikoa sortu eta bitartean, sortzen dugun trafiko "fiktizio" hori kapturatzea eta gordetzea gure makinan ondoren WEP klabea asmatzeko.

Jarraitu beharreko pausoak hauek lirateke:
  • 1. APra konektaturiko bezero baten MAC helbidea jakin beharko dugu. Derrigorrez.

  • 2. MAC helbide horrekin, benetazko bezero baten identidadea simulatzea lortzen dugu eta trafiko fiktizioa sorrarazten dugu.

  • 3. Gutxieneko trafikoa sortu ondoren, jasotako trama kapturan dagoen WEP klabea lortzeari ekiten diogu.

  • Honetarako gure WiFislax CDan aurkituko ditugun aireplay-ng eta airodump-ng, programak erabiliko ditugu.


    Beraz, MAC helbidea lortu badugu, trafikoa injektatzeari aireplay-ng programarekin ekingo diogu. Gure kasuan alperrontzientzako teknika erabiliko dugu, beraz, guretzako aproposa ;-)

    Jarraitu beharreko pausoak hauek lirateke:

    Aireplay-ng ireki eta bertan ondorengo sintaxia duen lerroa jarriko dugu:

    aireplay-ng --arpreplay -b 00:01:02:03:04:05 -h 00:04:05:06:07:08 rausb0

    aireplay-ng: Programaren izena
    --arpreplay: Injekzio eskaera
    -b: Bere ondoren AParen helbidea dijoa.
    -h: Bere ondoren konektaturiko bezeroaren MAC helbidea dijoa.
    rausb0: Sare txartel interfazearen izena.

    TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
    Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943.65.11.47
    emaila: airetau(a bildua)gmail.com