ZER DA STREAMING?

90.hamarkadan hasi zen gaur egun internet hitzez ezagutzen dugun kontzeptua. Segituan zabaldu zen mundu osoan zehar eta horrekin batera, sareak eskaintzen zituen abantailak handitzen joan ziren. Erabiltzaileak pantailatik informazioa jasotzeaz gain, multimedia fitxategiak deskargatzeko aukera zuten. Denborarekin fitxategi mota hauek garrantzi handia hartu dute eta gaur egun sarean une oron horrelako deskargak daude. Egoera honek erabiltzaileak lehenik fitxategiak deskargatu beharra ekarri zuen, ondoren exekutatuak izateko. Aldiz, orain, ondorengo teknika erabiliaz irtenbide bat ematea lortu da.

Arazo hau ekiditeko, hau da, sareko multimedia fitxategien eskaria asetzeko; 1995eko Apirilean, Streaming teknologia sortu zen. Real Audio 1.0 programa izan zen lehena teknologia hau erabiltzean .Streaming kontzeptua stream hitzetik dator. Stream hitzak jarioa edo erreka baten etengabeko ur korrontea adierazten du. Streaming teknika gaur egun oso erabilia da. Ondorengo esaldietan datoz azalduta teknika honen abantaila eta desabantailak.

Abantaila

Teknika honen abantaila nagusia ondorengoa izango litzateke. Sareko multimedia fitxategien deskarga eta exekuzioa arintzeko balio duen teknika da. Era honetan, fitxategiak deskargatzen ari diren bitartean, hauek ikus edo entzun daitezke.

Desabantaila

Streaming teknika ez erabiltzearen desabantaila berriz, sareko edozein fitxategi multimedia deskargatu ostean soilik, ikus edo entzun daitekeela da. Hau da, lehenik erabiltzaileak nahi duen fitxategia deskargatu behar duela hain zuzen ere eta ondoren ikusi edo entzun. Baina teknika honek, deskargatzen ari den bitartean, fitxategien exekuazioa ahalbidetzen du.

Orrialde nagusira

Atzera


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com