STREAMING ZERBITZU MOTAK
Streaming teknologia erabiltzen duten bi zerbitzu mota daude: batak zuzenekoa du izena ( live ) eta besteak berriz, eskariaren araberakoa ( on-demand ). Jarraian azalduko dira bi zerbitzu mota hauen ezaugarriak.
Zuzenekoa
Zuzeneko zerbitzu mota da arruntena. Aurrez azaldutako funtzionamendua zuzeneko zerbitzu motan oinarritzen da, hobeto esanda, egitura honen adibide da. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago, multidifusiora zuzendutako zerbitzua dela. Honek zera esan nahi du, ahal den neurrian, erabiltzaile kopuru handi batek erabilia izan nahi dela. Lehen aipatu bezela, zerbitzaria erabiltzaileak fitxategia deskargatu duela erabakitzean hasten da datuak transmititzen. Gaitera, erabiltzaileak exekutatutako multimedia fitxategia ikus edo entzun dezake eta geldialdiak egin ditzake edozein momentuan. Horretaz gain, zuzeneko zerbitzu motak ez du inolako elkarreraginik.
Eskariaren araberakoa
Zerbitzu mota honek, besteak ez bezala, modu pertsonalizatuan bidaltzen du informazioa erabiltzaile bakoitzari. Hori gutxi balitz, datu transmisioaren jarioa erabiltzaileak eskatzen du. Beste ezaugarri bereizgarri bat, elkarreragintza mota ezberdinak daudela da. Eskariaren araberako zerbitzu motan, hiru elkarreragintza mota garrantzitsu daude: geldialdiak, saltoak atzeruntz eta saltoak aurreruntz.
Lehenengo elkarreragintza hau bi zerbitzu motetan hamankomuna da. Bai zuzeneko eta bai eskariaren araberako zerbitzu motan, erabiltzaileak edozein momentuan geldiune bat egin dezake. Nahi denean ordea, geldiunetik hasten da exekutatzen fitxategia.
Bigarren elkarrrerangintza berria da. Ezaugarri honi esker, erabiltzaileak fitxategi horren aurreko une bat aukeratu dezake. Musika erreproduktore baten antzera funtzionatzen duen elkarreragintza da.
Hirugarren elkarreragintza, bigarrenaren guztiz kontrakoa da. Horrenbestez, saltoak aurreruntz egitean exekutatzen ari den unea baino aurrerago dagoen beste batera joateko ahalmena izan dezake erabiltzaileak.




