INSTALAZIOA
Nik erabilitako herramientaren instalazioa azaldu aurretik, streaming teknika errazten duten hainbat programen berri emango dizuet.
Streaming teknika errazten duten programa asko daude merkatuan. Baina hiru programa dira besteen gainetik nabarmentzen direnak. Lehenengoa eta erabiltzaile kuota zati handiena duen programa, Real Media da. Jarraian, Windows Media izeneko programak hartzen du beste erabiltzaile kuota zatia ( denetan ezagunena izan daiteke, honen atzean baitago Microsoft ). Azkenik, Quick Time dugu. Programa honek hartzen du erabiltzaile kuota zati horretatik zatirik txikiena.
Herramienta hau instalatzeko garaian jarraitu beharreko pausoak hauek dira:

Lehenik eta behin, www.divx.com orrialdean sartu eta jarraian free download botoia sakatu. ( herramientaren azken bertsioa ).

Ondoren, fitxategia deskargatzeko aukera emango du eta botoia sakatuaz deskargatuko dugu.

Fitxategia deskargatu ondoren, herramienta instalatzeko lehenengo prozesua hasiko du, hizkuntza aukeratzearena. Honen ostean, eman beharreko pausoak oso errazak dira. Edozein beste herramienta instalatzerako orduan bezala aurrera egin.

Irudian azaltzen den pantaila antzekoekin topatuz gero, jarraitu aukerak likatu eta aurrera segi.

Programa guztiak legedi baten barnean daude eta ezinbestekoa da legedi hori onartzea. Beraz, onartu aukera klikatu eta berriro ere aurrera egin behar da.

Oraingo honetan, instalatzen ari garen herramienta gure ordenagailuko zein direktorioetan gorde nahi dugun eskatzen digu. Bakoitzaren araberakoa denez, erabiltzaileak nahi duen tokian gorde dezala eta aurrera!

Herramienta guk nahi dugun direktorioan gorde ondore, instalatze prozesuari ekingo dio eta hau amaitzean honako pantaila agertuko da. Honen esanetan gure programa instalatzez amaitu da.




