STREAMING FUNTZIONAMENDUA

Streaming teknologiaren abantailaz baliatzeko, beranduago azaltzen diren programa motetaz baliatu behar da erabiltzailea. Herramienta instalatu ondoren eta noski, erabiltzaileak teknika hau erabiltzeko materiala lortu ondoren funtziona dezake soilik. Material aldetik, sare konexio bat eta ordenagailu bat bakarrik behar da ( lehen aipatu dudan herramientarekin batera ).

Erabiltzailea streaming zerbitzariarekin konektatzen da lehenengo. Hau da, erabiltzaileak fitxategia exekutatzen duen momentuan konektatzen da. Beste modu batean esanda, ekoizlea bezeroaren eskaeraren zain geratzen da eta ekoizleak erabakitzen du transmisioa hasi edo ez. Gogoratu behar da, fitxategia zerbitzari bati loturik dagoela eta zerbitzari hau dela erabiltzailearekin kontaktuan jartzen dena.

Behin konektatu eta gero, zerbitzaria erabiltzaileari datuak transmititzen hasten zaio. Ekoizleak bezeroa hornitu egiten du datu transferentzien bitartez alegia. Era berean, aurrez isntalatutako programak hartzen du garrantzia. Honi esker, deskargatu nahi den fitxategiaren zati bat buffer edo almazenatzeko leku batean gordetzen da. Bitartean, erabiltzaileak fitxategi horrek duen edukia ikus edo entzun dezake eta era berean, deskargatzen jarraitzen du zerbitzaritik erabiltzailera ( herramienta baliatuz ).

Streaming-aren abiadura erabiltzailearen sare konexioa baino azkarragoa bada, streaming-a gaizki egin dela esan liteke. Kasu honetan, erabiltzailearen herramienta edo programan berriz ere buffer-a kargatzen hasten delako eta exekuzioa eten egiten delako.

Teknika honen amaiera, datu transmisioa amaitzean dator. Bezeroak edo erabiltzaileak du azken hitza, komunikazioa amaitutzat ematen denean bukatzen baita transmisioa. Gaitera, zerbitzariaren edo ekoizlearen seinalea jasotzez amaitzen da. Hala ere, komunikazioa mantentzen bada eta konexioa irekita badago, datu transmisio fluxua ez da amaitzen; erabiltzaileak komunikazioa eteten ez badu noski.

Orrialde nagusira

Atzera


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com