Karpetak sortzen
Igota ditugun bideoak antolatzeko karpetak sortzeko aukera izango dugu. Horretarako gura erabiltzalearen orri nagusira joango gara. Bertan Create Folder botoia aurkitu beharko dugu, orriaren ezkerraldean dago. Botoiari sakatuz gero karpeta bat sortuko da, honi izena eman beharko diogu. Bertara bideoak arrastatu ditzakegu bere barnean antolaturik egoteko. Karpeta guztiak karpeta nagusi batean egongo dira sartuak My library karpetan.Nahi adina karpeta sortu ditzakegu, baina ezin da karpeta baten barruan beste karpeta bat sortu.

Nola mugitu karpetetatik
Bi mugimendu mota egin ditzakegu karpetekin, bata karpeta irekitzeko eta bestea atzera joateko. Karpeta irekitzeko open botoiari eman beharko diogu edo kapetaren gainean bi click egin beharko dugu.

Karpeta baten barruan bagaude, atzera joateko My library karpeta ireki beharko dugu, bi click eginez edo open botoiari emanez.





