Erabiltzailea sortzen
Lehen pausua web gune honetara joatea izango da http://www.screencast.com/. Bertan sartu ondoren Get Started botoiari eman behar diogu erabiltzaile berria egiten hasteko.

Get Started botoiari eman ondoren orri berri batetara eramango gaitu. Bertan gure datuak sartu beharko ditugu, email, pasahitza, erabiltzailearen nicka eta herrialdea. Datu hauek sartu ondoren Sing Up botoiari emango diogu erregistratzeko.

Hau egin ondoren gure postara email bat bidaliko digute gure kontua aktibatzeko. Gure postan aktibatzeko loturari emango diogu eta orri berri batetara eramango gaitu. Bertan gure postaren helbidea eta pasahitza jarri beharko ditugu, erabiltzailea sortzerako momentuan jarri ditugun berdinak. Sartu ondoren log in botoia sakatuko dugu.

Honekin gure erabiltzaile kontua sortuta geratuko da. Hurrengo pausua bideoak igotzea izango da.




