Bideo listak sortu
Web gune honek aukera ematen digu bideoen listak egiteko hau da, fitxategi bat sortzen da bere barnean bideo bat baino gehiago edukiaz. Horrela bideoak antolatu ditzakegu segida batean. Sortzeko erabiltzailearen orrialde nagusira joan behar dugu eta bertan Create Playlist botoia aurkitu beharko dugu eta bertan sakatu.

Botoiari sakatu ondoren leiho txiki berri bat agertuko da. Bertan igota ditugun bideo guztiak azaltzen dira. Nahi ditugunak aukeratu ditzakegu. Aukeratu ondoren done botoiari sakatu eta ondoren bideo listari izena eman beharko diogu. Horrela gure bideo lista sortua egongo da. Bideo lista hauek ezin dira kapeten barruan sartu.
Bideo listak editatu
Bideo listak edozein momentutan eraldatu ditzakegu, bideo bat gehitu edo kendu. Horretarako karpeta bat bezala ireki behar dugu, irekitzerakoan orri berri batetara eramango gaitu. Orri honetan bideo listan ditugun bideoak agertuko zaizkigu, baita ere erreproduzitzaile bat. Bideo guztien ondoan Manage Playlist botoi bat edukiko dugu, honekin bideo lista editatuko dugu. Botoiari sakatuz gero bideo lista sortzerakoan agertzen zitzaigun leiho berdina agertuko zaigu. Nahi ditugun aldaketak egin eta ondoren done botoia sakatu, egin dituzun aldaketekin amaitzeko.





