Instalazioa

Lehen pausua aplikazioa jaistea izango da. Internetetik doanik jaitsi dezakegu, link honetatik: http://hypercam.softonic.com/. Web gune honetatik beste aplikazio batzuk jaitsi ditzakegu screencastak egiteko. “Descargar” botoiari emango diogu.

Artxiboa jaitsi ondoren exekutatu egingo dugu. Lizentzia orria agertuko zaigu kondizio batzuekin. Ados bagaude “I ACCEPT” aukeratuko dugu eta next botoiari emango diogu.

Hurrengo orrialdean non instalatu nahi dugun esan beharko dugu. Normalean C partizioan instalatzen dira programak, baino nahi dugun lekuan instalatu dezakegu. Next eman eta instalatzen hasiko da.

Honekin instalazio amaitua egongo da.

Hurrengora-Atzera


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com