Funtzionamendua
Aplikazio irekitzen badugu, fitxa desberdinak edukiko ditugu, fitxa bakoitzean aukera desberdinak edukiko ditugu, bideoak nahi ditugun eran egiteko.
Screen Area
Fitxa honetan ze eremu grabatu nahi dugun aukeratu dezakegu, baita ere grabatzen hasterakoan aplikazioaren leihoarekin zer egin nahi dugun, ikusi edo gorde. Orain irudian agertzen diren puntuak esplikatuko ditugu.

1.- Select Region botoi honi ematen badiogu pantailako edozein zati aukeratu dezakegu bi click eginez, honen bidez grabazio eremua aukeratuko dezakegu.
2.- Select Windows botoiari ematen badiogu leiho jakin bat aukeratu dezakegu grabazio egiteko. 1 eta 2 puntuez gain beste aukera bat dago eremua aukeratzeko, manualki, bi botoi hauen ezkerraldean nahi dugun eremua eskuz sartu dezakegu.
3.- When recording koadro honetan grabazio hasterakoan aplikazioarekin zer egin nahi dugun aukeratu dezakegu, leiho mantentzea, gorde…
Hot Keys
Fitxa honetan aplikazio exekutatu eta gero teklatu bidez aginduak emateko aukerak agertzen zaizkigu, adibidez F2 botoia sakatuz gero grabatzen hasiko da edo grabatzen ari bazen grabazioa geldiaraziko du. Guk nahi ditugun botoiak aukeratu ditzakegu.

AVI File
Fitxa honetan grabazioak non gorde eta grabazioa ze formatutan gorde dezakegun aukerak ematen dizkigu.

1.- Browse botoiari ematen badiogu leiho berri bat irekiko zaigu, bertan nahi dugun karpeta aukeratuko dugu. Aplikazio honekin egiten ditugun bideo guztiak karpeta honetan gordeko dira.
2.- Video Compressor aukeratzen badugu guk ditugun codec guztiak agertuko dira, nahi duguna aukeratuko dugu, gure bideoak aukeratutako formatuan gordeko dira.
Sound
Fitxa honetan soinuaren aukerak izango ditugu. Garrantzitsuena Record sound izango da. Hau aukeratzen badugu ordenadorearen soinuaren irteera grabatuko du. Beste aukera guztiak soinuaren kalitatearentzat izango dira.

Other Options
Fitxa honetan grabazioan saguarekin egiten ditugun mugimenduak, clickak… aukerak agertzen zaizkigu.

1.- Record Curse aukeratzen badugu kurtsorea pantailan grabatuko du.
2.- Hau aukeratzen badugu berriz, kurtsorearekin egiten ditugun click guztiak grabatuko dira, kolore batzuekin adieraziko da.
3.- Aurreko puntuko clickak ze kolorez agertu nahi ditugun aukeratu dezakegu. Saguaren ezkerreko botoia nahiz eskuineko botoia.
4.- Saguarekin click egiterakoan soinuaren bolumena aukeratu dezakegu, 0tik 100era.
Screencastak grabatu
Aplikazioa exekutatzen dugunean fitxa guztien beraldean botoi batzuk agertzen dira, botoi horiekin edo teklatu bidez lehen aipatu dudan bezala hasi dezakegu grabatzen.

1.- Start Rec botoiari ematen badiogu grabatzen hasiko da eta berriro botoi berdinari ematen badiogu grabazioa amaitutzat joko da.
2.- Start Paused botoia grabatzen ari garenean ematen badiogu grabazioa geldituko da eta berriro ematen badiogu grabatzen segiko du.
3.- Play botoiari ematen badiogu grabatu dugun azken screencasta ikusiko dugu.
4.- Defaults botoiari emanez gero fitxa guztietako aukerak instalatu genuenean bezala jarriko dira.
5.- Help botoia laguntza botoia da.




