Nola sortu Podcast bat.

Podcast bat sortzerako orduan, bi modu dauzkagu: Manualki edo automatikoki.

Manualki.

Lehen pausoa, edukia gordetzea(grabatu) da. Honetarako audio programa baten beharra daukazu. Adibidez, Audacity; Doakoa,askea eta windows,linux eta mac –entzat daude eskuragarri.

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Bigarren pausua, edukia mp3 formatura egokitzea da (ez baduzu formatu horretan zuzenean grabatzen).

Kodifikazio batzuk gomendatzen dira edukia ondo entzuteko eta espazioa aurrezteko.

Ahotsa bada bakarrik: 48k edo 56k MONO

Ahotsa eta musika: 64k STEREO

Fitxategiaren ID etiketa editatu: iTunes, WinAmp eta ia edozein mp3 erreproduzitzailearekin egin daiteke. Ahal izanez gero, ID2 erabiltzea gomendatzen da.

Artist: Podcast-aren autorea.

Genre: Ahal izanez gero podcast bestela Speech.

Date: Grabazioaren data.

Ondoren, fitxategia FTP zerbitzari batetara igo behar da .mp3 luzapenarekin eta http protokoloa erabili atzitu ahal izateko. Honela, orri edo irudi bat bezala ikusi ahal izango da.

Hirugarren pausua,RSS fitxategia sortzea da MP3 fitxategia sortu eta zerbitzari batean jarri ondoren.

Blog zerbitzua ez badauzkazu RSS fitxategiak editatzeko eta etiketa gehitzeko, fitxategia “eskuz” sortu dezakezu adibide bezala beste RSS fitxategi bat hartuz.

Azkenik, podcast-aren “kapitulu” desberdinak grabatzen zoazen moduan, RSS fitxategia hazten joango da elementu berriekin eta aktualizazioekin. Berriz ere programa asko aurkitzen dira blogak administratzeko.Hauek oso erabilgarriak dira RSS-aren aroan.

Automatikoki.

Podcast-ak modu erraz batean argitaratu nahi izanez gero, Easypost bezalako aplikazioak erabil ditzakegu. Aplikazio honen kasuan, hainbat hizkuntza desberdinetan erabili daiteke eta gainera multierabiltzailea da.

Hemen ere hiru pauso desberdin ematen dira:

Lehen pausoa: Mp3 fitxategiaren Id3 etiketa sortzen du automatikoki.

Bigarren pausoa: Rss kanalaren sorrera aukeratutako mp3 fitxategiekin.

Hirugarren pausoa: FTP gestorea behar diren fitxategientzako (mp3+Rss).

Honela, konfigurazioa amaierara ailegatuko gara.

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Atzera


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com