Erabilera
Lehenik biosan sartzea komenigarria da cd gailua nola dagoen ikusteko.Bertan, boot atalean, cd gailua aukeratu behar da bertatik abiarazteko.Hau ikusi eta gero diska sartu eta ordenagailua berrabiarazi.
Posiblea da beste aukera gehiago azaltzea,horregatik agian honako pantaila hau ager daiteke.
Pantailan agertzen den aukera enter sakatu eta programa exekutatzen hasten da.Denbora tarte bat itxaron beharko dugu.
Denbora tarte bat pasa ondoren programa puntu honetara agertuko da.
Pantailan ikus daitekeen bezala programa egikaritzeko “enter” botoia sakatu behar da.Hau egitean programa egikaritzen hasiko da .Bertan azpiko irudian ikusi daitekeen moduan, aukera desberdinak edukiko ditugu. Lehenik honako pantaila agertuko da eta bertan “get a shell(root)” aukerari eman beharko diogu “ok”.
Ondoren irudia egiteko nola egin nahi den esan beharko diogu: Saretik egiten edo diska lokal batetik/partiziotik.
1.Saretik egiten
Irudi bat saretik egitea ez da hain erreza baina beste aukera bat da.Aukera hori aukeratzean honako pantaila agertuko zaigu.
Bertan zure IP-a sartzeko esaten du.Ondoren maskara eta gateway-a sartzeko esango dizu. Eta zure zerbitzariaren ip-a sartu ondoren ,zeren irudia nahi duzun egin galdetuko dizu,non gorde nahi duzun,…
2.Diska lokal batetik aukeratuta
Hau aukeratu ondoren zein partizioaren segurtasun kopia egin nahi dugun esan beharko diogu.Pantaila honetan beste aukera bat dago,Irudia botatzeko aukerarena.
Aukeratzeko bere gainean jarri eta “espacio” sakatu,horrela “asterisco”bat jarrito da.Gainera programa honek duen berezitasun bat 2 partizio edo nahi dituzunak aukeratu daitezkeela da. Ondoren irudi hori non nahi dugun gorde esan beharko diogu.
Pantaila honetan ere aurrekoan bezela sistema berdina erabiliko dugu aukeraketak egiteko “espacio”-arena hain zuzen.Ondoren goran aukeratu duzun partizioaren karpeta esan beharko diogu.Adibidez,esan diogu goran gordetzeko irudia “d” partizioan eta orain esan behar diogu “d” partizio hortan zein karpetatan gorde behar duen,adibidez “linux karpeta”
Hau guztia sartu ondoren honako pantaila agertuko da.
Irudia botatzeko “create_new_image” emango diogu. Beste aukerak irudiak eginda hauek botatzearena da,hau da,irudi bat eginda sistemara botatzea.Baina guk oraindik irudia egiteko dugu,horregatik aukera hau sakatuko dugu.
Hau eginda irudiari izen bat jartzeko esango diogu.
Izena jarri ondoren Irudia gordetzeko zein konpresio metodo nahi dugun galdetuko dizu, honako pantaila agertuko da.
Bukatzeko irudia botatzen hasiko da.Bertan pantaila bat agertuko da eta aukera guztien zerrenda bat agertuko da eta beheko aldean irudia egiten hari den ehunekoa.
Honekin irudia eginda egongo da.Pantaila honen ondoren beheko pantaila agertzen da.Pantaila hau errore posible bat da,baina, zihurrenik irudia eginda egongo da.
Irudia eginda dagoela ikusteko ordenagailua berriro berrabiarazi behar da eta ondorengo pausuak jarraituz.
Irudia erabili
Aurreko pausu guztiak jarraitu behar dituzu pantaila hau ikusi arte:
Bertan lehenengo aukera aukeratu beharko duzu,hau da:” Choose this if you want a restoration”.Hau aukeratu ondoren irudia non dagoen gordeta galdetuko dizu.Helbidea sartu ondoren karpeta hortan dauden irudien zerrenda (bat baino gehiago baldin badaude) agertuko da.Irudia aukeratu eta gero programa irudia botatzen hasiko da.
Bibliografia




