Partimage-en instalazioa



Modu ezberdinetara instalatu daiteke:

  • Terminaletik apt-get komandoa erabiliaz.
  • Sypnatic pakete kudeatzailearen bidez.
  • PING (Live Cd-a) erabiliaz.
  • Internet bidez.


  • Nik azkenengo hau aukeratu dut. Jarraian azaltzen den link-an, liburutegi estatikoak dituen fitxategia baitago. Bertan exekutagarriak diren partimage aplikazioa eta partimaged zerbitzaria daude. Hau da, beharrezkoak diren fitxategiak soilik. Gainera ez daukagu aplikazioa instalatu beharrik.


    Fitxategia jaisteko klikatu hemen


    Jarraian, honako lehiatila agertuko da. Gordetzeko aukeran klikatu eta ados botoian. (Normalean mahaigainan gordetzen du).


    fitxategia_gorde

    Ondoren fitxategia deskonprimitu behar da. Honetarako, terminalean fitxategia dagoen helbidean, gure kasuan Mahaigainan, kokatu eta honako lerroa jarri:
    bzip2 -dc fitxategi_izena.tar.bz2 | tar -xv

    nola_deskonprimitu

    Mahaigainean fitxategi berriak agertu direla ikusiko dugu. Partimage (aplikazioa) eta Partimaged (zerbitzaria) besteak beste.

    deskonprimituta



    TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
    Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943.65.11.47
    emaila: airetau(a bildua)gmail.com