PROGRAMAREN EZAUGARRIAK
Programa hau disko gogorra defragmentatzeko balio du.
Defragmentazioa: Fitxategiak zatitzea disko gogorraren zehar eta hauek irakurtzeko denbora gehiago behar da, baina tresna honekin errazten da lan hori, fitxategien zatiak elkartzen ditu.
Hurrengo sistema eragileekin erabil daiteke:
-Windows XP Home
-Windows XP Professional
-Windows 2000 Professional
-Windows NT 4 Workstation
Linux-ekin erabiltzeko beste bertsio bat erabili behar da (O&O Defrag Linux).
DEFRAGMENTAZIOARI ESKER ERRENDIMENDU ALTUAGOA LORTU
Abiaduraren zati handi bat sistema eragilearen eta fitxategien kudeaketaren menpe dago. Sortzen diren arazoen artean, handiena fitxategien fragmentazioa da. Defragmentazioa fitxategiak aldatzen eta askotan gordetzen direnean zatitzen dira eta disko gogorrean zehar sakabanatzen dira. Fitxategi horiek irakurtzeko denbora gehiago behar da, zati bakoitza bilatu eta irakurri behar delako. Sistema eragile bat gero eta denbora gehiago martxan egon, defragmentazioa gero eta handiagoa izango da eta errendimendua gero eta txikiagoa.
O&O Defrag galdutako errendimendu hori berreskuratzen du, denbora eta dirua aurreztuz. Zerbitzarietan diferentzia nabarmena izaten da abiaduraren aldetik, baina erabiltzaile arrunt batean errendimendua altuagoa da tresna hau erabiltzen badu. Maiztasunarekin erabiltzen badugu, errazago izango da fragmentazio handi bat sortzen denean baino eta sistema eragilearekin lan egitea gero eta erosoagoa izango da.
PANTAILA BABESLEAREN MODUA
Aplikazio honen 8. bertsioan Pantaila babeslea aktibatzen denean aplikazioa automatikoki martxan jartzeko aukera dago. Pantaila babeslea bukatzen denean, defragmentazioa geldituko eta defragmentazioarekin nahi dugunean jarraitzeko aukera dago, tresna hau defragmentazioa non geratu zen jakiteko gai da eta. Horrela, ordenagailua erabiltzen ez den bitartean, defragmentazioa egiteko aprobetxatzen da denbora. Modu hau sare bateko ordenagailu guztietan aktibatu daiteke.
O&O INTELLIGENT POWER CONTROL TEKNOLOGIA- Ordenagailu mugikorren kudeaketa (Power Management)
Ordenagailu mugikorra korronte elektrikorik gabe geratzen bada, O&O Defrag “Pause” modura pasatuko da eta defragmentazioa geldituko da, horrela ez du bateriarik kontsumituko defragmentazioa egiteko eta egiten ari garen lanak potentzia guztiarekin bukatu ahal izango dugu. Ordenagailua korronte elektrikora berriz konektatzen denean, automatikoki defragmentazioarekin jarraituko du.
DEFRAGMENTAZIOAK AUTOMATIZATU
“Jobs” pestainiarekin, noiz, zer eta beste ezaugarri batzuk definitu ditzakegu defragmentazioa egiteko. Programa honen 8. bertsioan zein datan egin behar den defragmentazioaren plangintza guztiz perfekzionatu da eta funtzio asko eta aukera berriak gehitu dira.
“Jobs”-ak sortu, aldatu edo ezabatu daitezke. Lan bat denboraldi batean ez bada behar, baina ez dugu ezabatu nahi, desaktibatu dezakegu eta horrela ez da automatikoki egingo sortutako lan hori berriro aktibatu arte.
O&O Defrag hurrengo defragmentazioa egiteko momentu egokiena zein den asmatzen du. Sistema eragile bat asko zatitzen bada, defragmentazioa ere askotan egingo zaio.
O&O ONE BUTTON DEFRAG TEKNOLOGIA
Zenbatero egin behar den defragmentazioa automatikoki asmatzen du, horrela lana errazten da eta kudeaketa askoz errazagoa da, sare handietan baita ere.
O&O ACTIVITY GUARD PRO
Fragmentazioarekin denbora eta errendimendua galtzen da. Microsoft-ek defragmentatzeko programa bat eskaintzen du bere azken sistema eragileekin batera, baina programa hori desabantaila bat dauka: Defragmentazioa egiten ari den bitartean, ezin da ordenagailuarekin lana egin eta denbora galtzen da, irabazi ordez. Hori ekiditeko, O&O Defrag ActivityGuard teknologiarekin sortu da. Teknologia honekin, O&O Defrag ez du gehiegi kontsumituko eta sistema eragilearen errendimendua ona izango da.
O&O ADVANCED REPORT ENGINE
LAGUNTZAILEA
Lan garrantzitsuenak agertzen dira eta klik batekin defragmentazioa egiten has daiteke.




