DEFRAGMENTAZIOA EGITEN
Lan hau egiteko 5 modu daude:
STEALTH: Modurik azkarrena da, baina eraginkortasun gutxiena daukana. Disko gogor oso handia eta oso betea daukagunean erabil dezakegu.
SPACE: Modu arruntena da eta edozein disko gogorrarekin erabil daiteke.
COMPLETE / NAME: Defragmentazio osoa egiten du, fitxategiak bere izenaren eta egituraren arabera ordenatzen ditu. Sistema eragilea dagoen partizioan erabiltzeko aukera ona da.
COMPLETE / MODIFIED: Modifikazio-dataren arabera ordenatzen ditu fitxategiak. Fitxategi-zerbitzarietan erabiltzea komenigarria da.
COMPLETE / ACCESS: Fitxategi batean azken sarrera-dataren arabera ordenatzen ditu. Web-zerbitzarientzako aukera ona da.
Defragmentazio mota aukeratu ondoren, zein disko gogorrean aplikatuko dugun erabaki behar dugu eta prozesuaren egoera ikus dezakegu.
Kontutan hartu behar sinbolo honen gainean saguaren ezkerreko botoiarekin klik egiten badu aurreko aukera berriro egiteko aukera emango digu eta agian ez dugu berriz errepikatu nahi.
JOBS: Automatikoki aktibatzeko programatzen diren lanak.-Jobs-Id: Lanaren izena eta deskribapena, hemen aktibatzeko edo desaktibatzeko aukera edukiko dugu.
-Time plan: Noiz egin beharko den zehaztutako lana.
-Volumes: Partizioa aukeratzeko
-Tuning: Sistemaren kapazitate guztia erabili nahi den lan hau egiteko edo beste lan batzuekin batera egin nahi den erabakiko dugu aukera honetan.




