NETVIBESKO ONDORIOAK
Hasiera batean ez nekien netvibes hasiera orri bat izan zitekeenik ezta ere bertan egin zitezkeen aldaketak ere, baina denborarekin abantailak dituela ikusi ditut, hain zuzen ere normalean interneten nabigatzen dudan bakoitzean gehien erabiltzen ditudan orrialdeak, aplikazioak, bilatzaileak, jokoak eta abar toki batean klikatzearekin nahiko dela ikusi dut. Dena dago nire hasierako orrialdean ez dut behin eta berriz orrialdeen helbideak sartu behar dena dago bertan eta gainera gustatzen zaizun edozer gauza sartu daiteke ia-ia arazorik aurkitu gabe.
Geroz eta gehiago gustatzen zait Netvibes; erabat pertsonalizatu dezakedan idazmahaia eskaintzen duelako. Elementu desberdin ugari ipini ditzakegu bertan eta nire gustura konbinatu gainera. Horregatik gomendatuko nioke edonori netvibes erabiltzea.
Netvibesen gidaliburua




