GParted instalazioa
Txosten honen bitartez GNOMEn oinarritutako diska gogorreko partizioak kudeatzeko balio digun GParted programaren Live-CDa nondik eta nola lortu dezakegun azalduko dut. Azkenik, Live-CDa martxan jartzeko jarraitu beharreko pausoak zerrendatzen ditut.
HASI AURRETIK: Live-CDa SORTUGParted erabiltzen hasi aurretik, bere Live-CD bertsioa sortzeari ekingo diogu. Horretarako GParted ekimenak Interneten duen weborrira zuzenduko gara eta bertatik Downloads ataletik programa jeitsiko dugu, 2008ko azaroaren 6ean 0.3.9-4 da azkeneko bertsioa.

Argazkiak.org | instalazioa01 © cc-by-sa: aireatu_2as3
Aukera horietatik “Stable” aukeratu ondoren, GParted ekimenak Sourceforgen duen orrira zuzenduko gaitu eta bertatik jeisteko aukera izango dugu. Irudian .iso-a markatu egin dut.

Argazkiak.org | instalazioa02 © cc-by-sa: aireatu_2as3
Live-CDaren ERABILPENA.
Jeitsi dugun .iso-a CD batean grabatuko dugu, baina ojo, CD grabagailu programek .iso-ak grabatzeko duten aukera erabili beharra dago. Ezinbestean!! Bestela, ezinezkoa izango baita berau Live-CD bezala erabiltzea. Azti detaile honekin. CDa grabatu ondoren, gure PCaren BIOSaren abio-sekuentzian aldaketa bat egin beharko dugu: CD-ROM ataka beste guztien aurretik lehenetsi egingo dugu. Hau egin ezean, ez baita Live-CDaren sistema abiatuko. BIOSean sartzeko F8 edo Del sakatu beharko dugu. Aldaketa hauek CDa sartu aurretik egin ditugula ziurtatu ondoren, Live-CDa CD-ROM atakan sartzeari ekingo diogu eta gure makina berabiarazi egingo dugu. Pauso honetara iritsirik eta dena ongi egin badugu azpikaldeko lehioa azalduko zaigu:

Argazkiak.org | instalazioa03 © cc-by-sa: aireatu_2as3

Argazkiak.org | instalazioa04 © cc-by-sa: aireatu_2as3

Argazkiak.org | instalazioa05 © cc-by-sa: aireatu_2as3
Hau egin ondoren...

Argazkiak.org | instalazioa06 © cc-by-sa: aireatu_2as3
Behin idazmahaia agertu zaigularik, GParted abiarazteari ekingo diogu. Gezi berdearekin markaturiko ikonoa sakatuaz egingo dugu.

Argazkiak.org | instalazioa07 © cc-by-sa: aireatu_2as3

Argazkiak.org | instalazioa08 © cc-by-sa: aireatu_2as3
Jarraian, erabiltzaileak behar dituen partizio lanak egitea dauzka.
Berauk amaitu ondoren, eta sistema itxi nahi badugu, idazmahaiaren goikaldean dugun itxiera botoian sakaturik egingo dugu. Gure PCaren diska gogorrean inongo aldaketarik egin gabe Live-CD hau erabiltzea dugula gogoratu, hori da bere balio erantsia!!

Argazkiak.org | instalazioa09 © cc-by-sa: aireatu_2as3

Argazkiak.org | instalazioa10 © cc-by-sa: aireatu_2as3
PARTIZIOEN KUDEAKETA. AZKEN OHARRAK.
GParteden garatzaileek erabiltzaileei ahalik eta ingurune erabilterrez eta atseginena eskaintze aldera, Human Interface Guidelines (HIG), oharretan ezartzen diren irizpideak jarraitu dituzte. Alegia, erabiltzailearen erosotasuna beraien helburuetako nagusiena bezala hartzen dute. PartitionMagic programa ezagutzen duen erabiltzaileak, grafikoki bi programek duten parekotasunaz jabetuko da.
Partizioen kudeaketa erabiltzailearen beharren arabera egiten delarik, GParted programak ez dauka Partition Magic bezalako programa komertzialak baino gaitasun txikiagorik. Are eta gehiago, kontuan izanda PartitionMagicen garapena 2004. urtea ezgeroztik geldirik dagoela, GParted ekimenean alternatiba sendo, osasuntsua eta askea aurkituko ditu erabiltzaile arrunt batek.
ITURBURUAK
Atal honetan txostena osatzeko erabili ditudan iturburu eta informazio osagarriak aurkitu ditzazkezu.
- GNOME: http://www.gnome.org
- Partizionaketa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Disko-partizio
- Live-CD: http://eu.wikipedia.org/wiki/Live_CD
- Live-USB: http://es.wikipedia.org/wiki/Live_USB
- Documentación de GParted-Live-CD: http://gparted.sourceforge.net/larry/livecd/main/livecd-es.htm
- GParted General Documentation: http://gparted.sourceforge.net/larry/generalities/gparted.htm
- How-To Resize Partition: http://gparted.sourceforge.net/larry/resize/resizing.htm




