gparted erabilera
Txosten honen bitartez GNOMEn oinarritutako diska gogorreko partizioak kudeatzeko balio digun GParted programaren ohiko erabilera nolako den azalduko dut. Azalpena, Ubuntuk jada instalaturik dakarren programarekin egingo dut eta ez Live-CDarekin, funtsean berdinak, dira, akaso Live-CD bertsioan xamurragoa. Ez dut azalduko nola instalatu edo sortu Live-CD bat landu ditudan beste txostenetan agertzen baita, aldiz, diska gogor huts eta berri batetan partizioak sortu, mugitu, ezabatu… alegia, berarekin nola “jolastu” dezakegun ikusiko dugu.
Horren bitartez, prozesu guztia dokumentatzen dudalarik, pausoak zeintzu diren eta zer eragin duten azalduko dut. Azpikaldekoa nire eramangarriaren partizio taula da.
sda1 partizioan WindowsXPHome instalaturik dut, sda7an Ubuntu, sda5 datuetarako erabiltzen dudan partizioa eta azkenik Ubunturentzako swap partizioa. Kasu egin sda1 eta sda5 partizioek duten ohar ikurrei, hurrengo orrian aipatuko dugu zergatik agertzen den.

Argazkiak.org | gparted partizio taula © cc-by-sa: aireatu_2as3
HASIERA OHARRAK
GPartedekin lanean hasi aurretik, zenbait ohar garratzitsu:
GPartedek printzipioz ezin ditzazke NTFS formatoa duten partizioak kudeatu, horregatik, azpikaldeko irudian nire eramangarriaren partizio taulan NTFS partizioak ohar batekin agertzen dira. Hau konpontzeko, Ubunturen repositorioetatik programatxo bat instalaturik NTFS partizioengan atzigarritasuna izatea lortuko dugu: sudo aptitude install ntfsprogs

Argazkiak.org | gparted partizio taula © cc-by-sa: aireatu_2as3

Argazkiak.org | GParted erabilera. © cc-by-sa: aireatu_2as3
Ordenagailuko GParted erabiltzeko root baimenak izan beharra dauzkagu ezinbestean. Live-CD bertsioa erabiltzen badugu, automatikoki root baimenak ditugu.

Argazkiak.org | GParted erabilera. © cc-by-sa: aireatu_2as3
NTFS den partizio bat kudeatu behar badezute, edozein lan egin aurretik bere partizioa desfragmentatzea EZINBESTEKOA da. Kudeatu behar ditugun partizioak desmontaturik egon beharko dute. Hori ekiditeko erosoagoa izan daiteke Live-CD bertsioa erabiltzea ez baidu inongo partiziorik muntatuko eta berarekin “jolasteko” aukera izango dugu.
Ubuntun instalaturik dugun GPartedak ez du Ubuntu berarengan inongo lanik egiten uzten. Kasu egin sda7 partizioa aukeraturik, kontrol botoiak itzalduta daudela.

Argazkiak.org | GParted erabilera. © cc-by-sa: aireatu_2as3
Windows eta DATUAK partizioetan lan egitea dugu. Kasu egin kontrol botoiak aktibaturik daudela:

Argazkiak.org | GParted erabilera. © cc-by-sa: aireatu_2as3

Argazkiak.org | GParted erabilera. © cc-by-sa: aireatu_2as3
PARTIZIO BATEN NEURRIA ALDATZEN
Demagun partizio baten neurria aldatu nahi dugula, kasu honetan, /DATUAK partizioa txikitu egingo dugu eta dituen 72GB.etatik 45GB.etara jeitsiko dugu. Aldatu nahi dugun partizioa selekzionaturik dugula, Tamaina aldatu/Mugitu botoia sakatutakoan azpikaldeko irudia agertuko zaigu.
Partizioaren irudikapen bat agertuko delarik, bere neurria agertuko zaigu: 72465MB. Bere eskuin eta ezker aldeetan dituen gezien bitartez bere neurria aldatzea daukagu.

Argazkiak.org | GParted erabilera. © cc-by-sa: aireatu_2as3
Eskubiko gezia ezkerraldera mugituaz bere neurria 45000Mbetan utziko dugu eta Tamaina aldatu/Mugitu botoian sakatuaz aldaketa onartuko dugu, 27465MB. askatuko ditugu. Kontrakoa egin nahiko bagenu, partizioa haunditu, pausoak hantzekoak lirateke.

Argazkiak.org | GParted erabilera. © cc-by-sa: aireatu_2as3
ITURBURUAK.
Atal honetan txostena osatzeko erabili ditudan iturburu eta informazio osagarriak aurki ditzazkegu:
- GNOME: http://www.gnome.org
- Partizionaketa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Disko-partizio
- Live-CD: http://eu.wikipedia.org/wiki/Live_CD
- Live-USB: http://es.wikipedia.org/wiki/Live_USB
- GParted: Gestiona tus particiones gráficamente: http://tuxpepino.wordpress.com/2007/06/13/gparted-gestiona-tus-particiones-graficamente/
- Particionar un disco duro: http://es.kioskea.net/faq/sujet-182-particionar-un-disco-duro
- Debian: http://www.debian.org/




