5.9. KOLOREAK

5.9.1. Kolore motak

GIMP-en hiru modutara lan egin daiteke koloreekin:

  • RGB (gorria, berdea eta urdina) moduan: pixel bakoitzean gorriaren 256 maila, urdinaren 256 maila eta berdearen 256 maila konbinatu daitezke.
  • Grisen eskalan: 256 eskala. Imagen>Modo>Escala de grises.
  • Eskuz jarriz lana egiteko nahi ditugun koloreak: gehienez 256. Imagen>Modo>Indexado.
  • 5.9.2. Koloreen herramientak

    Herramienta hauek irudi bateko koloreak aldatzeko erabiltzen dira (Herramientas>Herramientas de color):

  • Koloreen balantzea: Hemengo aldaketek itzalei, erdiko tonuei eta argi puntuei eragiten die. Honez gain argitasuna mantendu dezakegu.
  • Tonua eta betetasuna (saturación): Honekin, tonua, betetasuna eta argitasuna alda daitezke. Aldaketa hauek kolore baten gainean ere egin daitezke.
  • Koloreztatu: Herramienta honek aukeratutako 256 kolore mailekin koloreztatzen du irudia.
  • Distira-kontrastea: distira eta kontrastea aldatu dezakegu baina honek aukera-tonu guztiei eragiten dio.
  • “Umbral”: irudiko koloreak bi koloretara murrizten ditu (zuria eta beltza).
  • Maila: itzalak, erdiko tonuak eta argiak gehitu edo gutxitzeko.
  • Kurbak: irudi baten tonuaren kurba egokitu.
  • “Posterizar”: irudi baten kolore kopurua gutxitzeko.
  • 5.9.3. Beste herramienta batzuk

    Koloreen beste herramienta batzuk (Capa>Colores):

  • “Desaturar”: irudi bat grisen eskalara aldatzen du baina kanalen informazioa gordez.
  • Alderanztu edo alderantzikatu: irudiaren negatiboa lortzeko.
  • Auto: zenbait herramienta aurkitu ditzakegu irudia automatikoki moldatzeko.
  • Atzera - Hasiera


    TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
    Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943.65.11.47
    emaila: airetau(a bildua)gmail.com