Ondorioak 

Esteganografia informazioa babesteko teknika interesgarria da. Enkriptazioarekin informazioa desitxuratzen den bezala, esteganografiarekin informazioa ezkutatzen da eta dagoenik ere ez da antzematen. Horrela, enkriptazioarekin hirugarren pertsona batek neurri batean informazioa ulertzea eragotzi zitekeen, baina azken finean fitxategira atzipena izango luke: desenkriptatzen saiatzeko, kopiatzeko, suntsitzeko... Ordea, esteganografiarekin ez luke jakingo irudi fitxategi arrunt batean, adibidez, informazio garrantzitsua gordetzen dela eta beraz ez luke kontutan hartuko. Ez luke jakingo informazio truke bat dagoenik ere, enpresa munduan interesgarria izan daitekeena. Hau da bere abantaila nabarmenetako bat.

Hala ere, egia da fitxategia edukiz gero esteganografiarekin ezkutatutako informazioa ateratzea errazagoa dela enkriptatutako informazioa bat desenkriptatzea baino. Horregatik, esteganografiako azken programek, Steganos Security Suite 6 bezala, esteganografia eta kodifikazioa elkartzen ditu. Eta hortik informazioa erauztea ezinezkoa da kasik. Horregatik da hain garrantzitsua eta horregatik aukeratu dugu programa hau. Hala ere, azpimarratu behar da klabe simetrikoetan oinarritzen dela, eta ez klabe asimetrikoetan enkriptazio sistema garrantzitsuenak bezala, horrek dituen desabantailekin.

Horretaz gainera, Steganos Security Suite 6 programak kontutan hartzeko beste hainbat tresna dauzka sistema ez seguruetan segurtasun eta intimitate neurriak nabarmen hobetzen laguntzen dutenak, adibidez Windows 98 batean: pasahitzak gordetzea, unitate pribatuak sortzea, ezabaketa segurua, egindako lanaren arrastoak ezabatzea, informazio garraio segurua ahalbidetzea...


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com