Instalazioa
Nondik deskargatu?
Lehenik eta behin antibirusa deskargatu beharko dugu. Horretarako Avast antibirusaren web orrialdera joko dugu: Avast web orria.
Behin orrialdean gaudenean, beherago ikusi eta hainbat hizkuntzetan jaisteko aukera izango dugula ikusiko dugu. Euskarazko bertsiorik ez dagoenez, gaztelaniazkoa aukeratuko dugu. Download botoia sakatuko dugu.
Segundo gutxietan horrelako leiho bat azalduko zaigu.
Kasu honetan ejecutar bidez egingo dugu eta behin deskargatuta egon, instalazioa hasiko da. Guardar aukeratuko balitz, deskargatu eta gero, fitxategiari klik bikoitza eman eta instalazioa ere hasiko litzateke.
Antibirusa instalatzen.
Leiho batzuk agertuko zaizkigu eta denei Siguiente emango diegu. Gero horrelako batera iritsiko gara. Estoy de acuerdo eman beharko dugu aurrera jarraitu ahal izateko, beraz, hura aukeratu eta aurrera segituko dugu.
Aurrera jarraituko dugu leiho guztietan Siguiente emanez, eta instalazioa hasiko da. Amaitutakoan leiho hau agertuko zaigu.
Instalatu eta gero, ordenagailua berrabiarazi beharko dugu, lehenago ea eskaneatu nahi dugun edo ez galdetuko digu. Guk ezetz esango diogu eta ordenagailua berrabiaraziko dugu. Jadanik antibirusa instalatuta izango dugu.




