Ezaugarriak


Anti-spyware txertatua

Spywarea ordenagailu batean instalatuko softwarea da. Bere helburua ordenagailuaren erabiltzailearen datuak eta informazioa lapurtzea da. Avast anitibirusak horren aurkako babesa du.

Anti-rootkit txertatua

Rootkit-ak ordenagailuan instalatzen den programa bat da, erabiltzaileak egiten duen guztia gordez eta ezkutatuta egonez. Normalean birus baten bidez instalatzen dira eta oso arriskutsuak dira erabiltzaile arrunt bat edo enpresako sare batentzako.

Avast antibirusa honen aurkako birus datu base eguneratua du eta babesten gaitu.

Auto-babes indartsua

Birus batzuk dituzten helburua antibirusaren babesa suntsitzea da. Avast antibirusak duen ezaugarrietako bat horren aurkako babesa da. Datu eta programa guztiak babesturik mantentzeko babes handia.

Erabiltzaile interfaze erraza

Antibirusaren aspektua oso erraz erabiltzekoa da. Erabiltzaileak noiz eta zer eskaneatu nahi duen aukeratzeko aukera du, azaldu diren birusen informazioa emanez, zer fitxategi edo karpeta kutsatu den…

Egoiliar babesa

Gaur egun, antibirus batek eduki beharko lukeen ezaugarri garrantzitsu bat egoiliar babesa da. Avast antibirusak egoiliar babes indartsua du. Beste gauza batzuen artean, e-mailetan jasotako mezu eta fitxategietan egon daitezken birus indartsuen aurkako babesa du.

Eguneraketa automatikoak

Ordenagailu bat, ahal den neurrian hoberen babestuta egoteko, birusen datu basea eta antibirusa guztiz eguneratuta egotea komeni da. Avast antibirusa eguneraketa automatikoen bidez, programaren azkeneko bertsioa eta agertu diren azkeneko birusen berri izango du.

TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com