Erabilera
Avast antibirusa lizentzia askea du. Hala eta guztiz ere, lehenengo aldian 60 egunetan erabili daiteke erregistratu gabe, egun horiek pasa eta gero, Avast-en web orrialdean erregistratu beharko gara, denbora mugagabe batean ibili ahal izateko. Hau guztia dohainik da.
Avast irekitzen dugun lehenengo aldian, erregistratzeko eskatuko digu. Guk Demo bezala erabiliko dugu eta 60 egunak pasa eta gero erregistratuko dugu. Nahi izanez gero, egun horiek baino lehenago erregistratzeko aukera izango dugu ere. Hau egin eta gero, fitxategi batzuk eskaneatuko ditu eta antibirusa erabiltzen hasiko gara. Hasierako leihoa, antibirus honek ematen dituen aukerak erakusten digu. Behin ikusita, leiho hori itxi eta antibirusa erabiltzen hasiko gara.
Horrelako zerbait izango dugu:
Antibirus honen gauza basikoenak erabiltzen ikasiko dugu.
Lehenik eguneratu egingo dugu. Horretarako tximista forma duen botoia sakatuko dugu eta berak bakarrik birusen datu basea eguneratuko du.
Bigarren, a botoia sakatu eta zer nolako babesa izan nahi dugun adieraziko diogu. Normala, handia…
Gero, eskuinean ditugun hiru botoien bidez, fitxategiak, diskoak, kanpo diskoak eta zer karpetak nahi ditugun eskaneatu esango diogu.
Gorri kolorekoa aukeratuz gero, disko gogorrak eskaneatuko ditu. Berde kolorekoa, disko eramangarriak. Azkenik, hori kolorekoa, gure ordenagailuko karpeta konkretuak aukeratzeko balio du, horrela guk nahi ditugun karpetak bakarrik eskaneatuko ditu.
Jarraian, gezi gorria dagoen botoia sakatu eta eskaneatzen hasiko da. Birusen bat aurkituko balu, abisatuko liguke hainbat aukera ezberdinak emanez: fitxategia borratu, konpondu…
Azkenik, eskaneatzen bukatzen duenean, kutxa irudia duen botoia sakatu eta bertan azaldu diren birusak ikusiko dira, zein fitxategian aurkitu den…




