GIMP

Asteazkena, 2008 Urtarrila 9

GIMP (GNU Image Manipulation Program) GNU proiektuaren irudiak egokitzeko kode irekiko programa bat da. GNU General Public License lizentziapean argitaratzen da.
Software librearen argazki moldaketarako programa egokia da, izen handiko Photoshop programarekin adera dezakegularik.

> 1.- EZAUGARRIAK

> 2.- NON LORTU DAITEKE GIMP?

> 3.- INSTALAZIOA

> 4.- EXEKUZIOA

> 5.- GIMP-EN ERABILERA

> 6.- FLICKR: FLICKRSAVE

> 7.- ITURBURUAK

> 8.- ONDORIOAK

Egilea: Ioanes Ceballos

Screencast

Astelehena, 2008 Urtarrila 7

Pantailaren irteera grabatzea da screencasten helburu, hau da pantailan gertatzen ari dena grabatzen du. Hauek normalean softwarearen ezaugarriak erakusteko erabiltzen dira, erabiltzaileei asko laguntzen dio. Windows sistema eragilean grabaziok egiteko hainbat aplikazio ditugu, gida liburu honetan hypercam 2.14.01 aplikazioa nola erabiltzen den ikasiko dugu.

Screencastak ditugunean hauek zerbitzari batera igo ditzakegu gero gure web gune batean jar ditzagun edo beste erabiltzaileak erabil dezaten. Gida liburu honetan hau ere nola egiten den esplikatzen da.

HyperCam 2.14.01Screencast zerbitzaria IturburuakAdibidea

Egilea: Ibai Lasarte Audikana

WORDPRESS - Blog sistema

Asteazkena, 2007 Abendua 19

Wordpress web 2.0 kontzeptuaren barruan sortutako sistema bat da, edozein erabiltzailek argitaratzen dituen artikulu edo orrietan beste erabiltzaileek parte hartu dezaketeelako komentarioen bidez, edo blog horretan bertan baimenak dituen erabiltzaile bat egonez gero, blog hori artikulu edo orriekin osatzen lagundu dezake.

Gidaliburu honetan Wordpress.com-en blog bat sortzen ikasiko duzu, eta bertan burutu daitezkeen funtzio guztiak banan-banan nola erabili ikasiko duzu, hala nola, bakoitza zertarako den.

Modu honetan blog sistema hoberenetariko eta konpletuenetariko bat kudeatzeko gai izango zara.

Hala ere, gidaliburu hau laguntza bat besterik ez da, eta hoberena zu zeu zure blogarekin esperimentatzea denez horretarako gomendioa luzatzen dizut.

Erregistroa Administrazioa Ondorioak

Egilea: Iñigo González

>Zer da blog bat? IKTeroak Bideoa

Web Aplikazioak - Sareko bulegotika aplikazioak

Astelehena, 2007 Otsaila 5

Web 2.0k lineako bulegotika atazak burutzeko aukera asko eskeintzen ditu, eta eguneroko zeregin hauek betetzeko aurki ditzakegun proiektuak geroz eta ugariagoak dira. Aplikazio hauek erabiltzeko beharra geroz eta handiagoa da, edozein leku eta ordenagailutik dokumentuak sortu eta aldatu behar ditugunean, edota dokumentu berarekin elkarlanean aritu behar dugunean esaterako. Lineako bulegotika aplikazioek ez dituzte betiko aplikazioek bezain beste aukera, baina esan bezala beste zerbitzu batzuk eskeintzen dituzte.


> Web Aplikazioak

> Google Docs & Spreadsheets

> Iturburuak

 Egilea: Mikel Alonso

Auditoriak egiteko eta ahuleziak detektatzeko hainbat tresna

Asteazkena, 2006 Abendua 13

Auditoriak egiteko tresnak: 

> Intrusio testa. Nahi ez diren intrusioak ekiditeko, badira hainbat aplikazio. Prevx home eta winpatrol doakoak dira.

-prevx home

-WinPatrol

-Snort W32

> Abiadura testa (ADSL, Frame Relay). Zure interneteko konexioaren abiadura neurtzeko tresnak.

-speakeasy

-testdevelocidad

> Trafiko testa. Sare lokaleko trafikoaren berri jakiteko aplikazioa.

-Ethereal

> Fitxategien erabilpen testa. Erabiltzen ari diren fitxategien zerrenda ikusteko eta monitorizatzeko.

-Filemon

> Sistemaren errendimenu testa. Tresna batzuk sistemaren errendimendua aztertzeko eta monitorizatzeko balio dute; Whatsrunning horretarko tresna da.

-Whatsrunning

-Sysinternals Freeware

-Microsoft Shared Computer Toolkit.

 

Ahuleziak detektatzeko tresnak:

> Ahulezien eskanerrak. Gure ordenadorean egon daitezkeen segurtasun arazoak  zehazten ditu. Nessus da ospetsuena, Windows plataformentzat Microsoft Security Baseline Analyzer exekutzatea komeni da noizbehinka.

-Nessus

-Microsoft Security Baseline Analyzer

-Windows Server Update Services (Doakoa, erregistratu eta gero)

> Portu eta sare eskanerrak. Interesgarria suerta dakiguke irekita ditugun portuak zeintzuk diren jakitea; bertatik jasango bait ditugu erasoak. Nmap da eskaner ospetsuena. Sare eskaneorako LanSpy.

-Nmap

-LanSpy

-Active Ports

> Web ahulezien eskanerrak. Webmaster eta webguneen jabentzat interesgarria; beraien lekuen ahuleziak antzemateko.

-N-Stealth Free

-SiteDigger

Egilea: Iñigo Balerdi


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com