Ping

Astelehena, 2008 Abendua 1

PING IS NOT GHOST

Txosten honetan “Ping” programaren instalazioa,erabileraz,… eta bere hainbat xehetasunei buruz hitz egingo dugu . Programa hau ordenagailuari irudiak egiteko balio du .Ghost programaren antza dauka baina linux-entzat eginda dago,aukera gehiago ditu eta gainera dohainekoa da.


Hemen ikusten diren linkak sakatuz informazio garatu bat azaltzen da izenak esaten duenari buruz.Hau da, lehenengo linka sakatuz gero instalazioa burutzeko eman behar diren pausuak azaltzen dira.Eta azkeneko linka programa erabiltzeko eta hainbat errore posible ere azaltzen ditu.

  • Instalazioa
  • Erabilera
  • Egilea:Jon Ander

    Cobian Backup Black moon

    Astelehena, 2008 Abendua 1


    Cobian backup black moon

    Cobian_backup_black_moon

    View SlideShare presentation or Upload your own.

    Informatika munduan dabilen erabiltzaile orok izan du noizean behin segurtasun kopiak egiteko beharra eta egin ez dituzten askok izan dute ez eginaren damua.

    Birusak, ordenagailua formateatu beharra eta beste zenbait arrazoiengatik askotan galtzen da informazio baliagarria. Informazioa galtzen badugu ez dago atzera bueltarik. Arazo hauei aurre egiteko erabiltzen ditugu segurtasun kopiak eta cobian backup izan daiteke arazoari aurre egiteko irtenbide egoki bat.

    Cobian Backup-aren black moon bertsioa erabiliko dugu. Cobian backup-a segurtasun kopiak egiteko programatzaile bezala ezagutzen da Segurtasun kopiak egiteaz gain beste aplikazio batzuk ere baditu. Automatikoki egin ditzazke tarea ezberdinak ordu eta egun zehatzetan programatuta.

    Debaldeko softwarea denez ez dugu ezer ordaindu beharrik izango eta bere instalagarria internetetik jaitsiko dugu.

    Egilea: Ainara Zubeldia

    O&O DEFRAG

    Ostirala, 2007 Martxoa 30

    Abiaduraren zati handi bat sistema eragilearen eta fitxategien kudeaketaren menpe dago. Sortzen diren arazoen artean, handiena fitxategien fragmentazioa da. Defragmentazioa fitxategiak aldatzen eta askotan gordetzen direnean zatitzen dira eta disko gogorrean zehar sakabanatzen dira. Fitxategi horiek irakurtzeko denbora gehiago behar da, zati bakoitza bilatu eta irakurri behar delako. Sistema eragile bat gero eta denbora gehiago martxan egon, defragmentazioa gero eta handiagoa izango da eta errendimendua gero eta txikiagoa.

    O&O Defrag galdutako errendimendu hori berreskuratzen du, denbora eta dirua aurreztuz. Zerbitzarietan diferentzia nabarmena izaten da abiaduraren aldetik, baina erabiltzaile arrunt batean errendimendua altuagoa da tresna hau erabiltzen badu. Maiztasunarekin erabiltzen badugu, errazago izango da fragmentazio handi bat sortzen denean baino eta sistema eragilearekin lan egitea gero eta erosoagoa izango da.

    > Programa deskargatu
    > Instalazioa
    > Defragmentazioa egiten
    > Ezaugarriak

    Egilea: Vanessa Luis


    TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
    Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943.65.11.47
    emaila: airetau(a bildua)gmail.com