Internet mugagabe zabaldu den fenomeno bat da. Munduarekin zerikusia duen guztiak du bere espazioa Interneten, denetik aurkitu daiteke. Mota guztietako eduki guztiak eskura daude Interneten. Horietako asko ez dira erabiltzaile guztientzat egokiak, hainbat arrazoiengatik, horrela zenbait erabiltzaile eduki horiengatik babestu egin behar dira. Honetaz gain, Interneten erabilera egokia bermatzea eta bultzatzea benetan garrantzitsua da espazio askotan, internet konexioaren erabilera ez egokiak kalte ezberdinak sortu ditzakeelako, kalte ekonomikoak, kalte psikologikoak etabar. Internet era egokian erabiltzeko heziketa eta nortasun kritikoa baina hoberik ez dago, filtro pertsonalak, norberarenak, direlako zalantzarik gabe eragingarri eta hoberenak. Halere, batzutan, baliabide eta kualitate pertsonalak ez dira nahikoak lortu beharreko helburuak erdiesteko. Interneten nabigazio egoki eta seguru bat errezteko “filtroak” izenpean biltzen diren hainbat aplikazio daude. Filtro hauek nabigazioa mugatu edo filtratzen dute, nabigazioa adminstratzaileak zehaztutako mugen barruan egon dadin. Aplikazio hauen erabilgarritasuna nabaria da erabiltzaile talde handi baten nabigazioa kontrolatzeko, edo hezkuntza arrazoiengatik zenbait eduki mugatzeko.
Gaur egun segurtasunak duen garrantzia azpimarratzea ez da beharrezkoa, eta informatika munduan are gehiago. Milaka eta milaka enpresa ari dira lanean segurtasunaren inguruan, filtroak, antibirusak, firewallak, spywareak etabar sortzen. Enpresa horietako batek aurkezten duen web filtrazio softwarea aztertuko dugu hemen. Enpresaren izena Optenet da, eta segurtasunaren inguruan egiten du lan. Donostian 1998an sortutako enpresa bat da, eta urte gutxitan punta puntako enpresa bihurtu da, adibidez Frantziara, Alemaniara, Italiara, EEBBetara zabaltzea lortu du. Hainbat sari jaso ditu Europa mailan bere softwareengatik eta mundu mailan enpresa garrantzitsu bezala ezartzea lortu du.
Besterik gabe, ekin diezaiogun Optenet Web filterraren analisiari.
Egilea: Julen Aracama