proftpd FTP ZERBITZARIA

Asteazkena, 2009 Urtarrila 7

FTP zerbitzari bat, dokumentuak eta fitxategiak igo(upload) eta jeitsi(download) ahal izateko zerbitzari bat da.Bezero batetik gauzak atzitu ahal izateko 21. portua erabiltzen da.Gomendagarria ez den arren gauzak igo(upload) ahal izateko, honetarako ssh1/ssh2 seguruagoa da.

Bi zerbitzari ezberdinekin egingo dugu lan:

1.vsftpd (fitxategi eta dokumentuak jeisteko bakarrik erabiltzen da)

  • instalazioa, konfigurazioa eta bezero batetik nola konektatu zerbitzarira
  • 2.proftpd (fitxategi eta dokumentuak jeisteko eta igotzeko erabiltzen da)

  • instalazioa(proftpd.conf), konfigurazioa eta bezero batetik nola konektatu zerbitzarira
  • ftp erabiltzaileak nola sortu,erabiltzaile bakoitzari bere karpeta mapeatu
  • Egilea:Ainara Zubeldia

    apt-cacher bat instalatu Ubuntun

    Asteazkena, 2008 Abendua 10

    Sarrera

    Apt Debian-ek eguneraketetarako erabiltzen duen sistema da.

    Honen funtzionamendua hau da:

    Erabiltzaileak paquete bat eskuratu behar duenean zerbitzariari eskatzen dio eta zuzenean paketea eta horren dependentziak deskargatu eta instalatu egiten ditu.

    Eguneraketetan gauza bera gertatzen da, baina sare lokak batean 20 ordenadore baldin badaude eguneraketa berdinak jeisteko ez da txukuna horrela egitea, gure banda zabalera kongestionatuko dugulako eta Debian/Ubuntu zerbitzariak saturatuko ditugulako.

    Orduan sare lokalean apt-cacher bat jartzen baldin badugu eta bezero guztiek zerbitzari horretara apuntatzen baldin badute ordenadore bakarra izango da paqueteak internetetik eskuratzen dituena, aurrerantzean apt-cacher zerbitzaritik eskuratuko ditugu paketeak.

    Prozedura

    Suposatuz, gure Ubuntu zerbitzaria iada konfiguratuta eta martxan dagoela, eguneratu egingo dugu beti bezala:

    apt-get update
    apt-get upgrade

    Instalatu apache2 web zerbitzaria, berau behar bai du apt-cacher-ek paketeak zerbitzatzeko

    apt-get install apache2

    Konfiguratu apache2 web zerbitzaria

    nano /etc/apache2/sites-avaible/default

    Eta bertan aldatu bi aldagai hauek:

    DocumentRoot /var/cache/
    Directory /var/cache

    Apache berrabiarazi:

    /etc/init.d/apache2 restart

    Orain instalatu apt-cacher paketea

    apt-get install apt-cacher

    Nabigatzeilean http://localhost/apt-cacher idatzi eta defektuzko konfigurazio orria agertuko zaizu. Konfigurazioa aldatu nahi badezu /etc/apt-cacher/apt-cacher.conf fitxategia editatu beharko duzu. Hau beharrezkoa izango zaizu sare lokalean Proxy-ren bat badezu Squid adibidez.

    Zerbitzari aldetik prest dago. Orain bakarrik bezeroak konfiguratzea geratzen zaigu. Horretarako beaien sources.list-ak aldatu beharko ditugu.

    sudo nano /etc/apt/sources.list

    Hemen lerro bakoitzan URL helbidea aldatu behar da. Formatu honetan geratu behar dute helbideak:

    deb http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted

    Lehen bezerotik eguneraketak martxan jartzen ditugunean beti bezain mantxo joango da, zergatik? Apt-cacher zerbitzaria pakete berriak disko gogorrean gordetzen hasi da “cache”-atzea bezela ezagutzen deguna. Bigarren bezero batetik probatzen duzunean nabarituko dezu abiadura.

    Egilea: Sare Kudeatzailea

    Nagios

    Osteguna, 2008 Abendua 4

    Nagios

    (Lehen NetSaint bezala ezaguna), pertsonalizatu daitekeen anfitrioia da, sarearen gestioa eta kontrola ematen duen zerbitzua.

    Nagios-ek sareak gainbegiratzen ditu, “supervisar” eta beste zenbait prozedura (bezero bat sarean ez badago, nagios-ek zergatiak aztertzen ditu, errekuperazioak automatikoki probokatzeko ahalmena du, aurretik Script bat egina badago, alerta mezuak bidaltzen dizkio administradoreari arazoak zein diren helaraziz….)…..

    NAGIOS Aurkezpena

    View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: gidaliburua instalazioa)
  • Aplikazioaren instalazioa
  • Nagios martxan jarri
  • Nagios ingurune grafikoan
  • Egilea:Igaro Balda

    Apache web zerbitzaria

    Asteazkena, 2008 Abendua 3

    Apache web zerbitzari bat nola instalatu azalduko da post honen bitartez.

    1.-Direktorio birtualak
    2.-Pasahitzez babestu direktorio bat

    LAMP 2

    Asteazkena, 2008 Azaroa 26

    1 LAMP zer da.
    2 Sistema eragilearen eguneraketa.
    3 karpetak sortu.
    4 Sistema eragilearen eguneraketa, eta LAMP beharrezko diren paketeak instalatu.
    5 MySQL datu basera konektatzeko MySQL admin instalatu.
    6 Apache konfigurazioa.
    7 Apache eta MySQL berrabiarazi.

    SAMBA PROTOKOLOA

    Asteazkena, 2008 Azaroa 12

    1. Zer da Samba eta zertarako erabiltzen da?
    2. Zer da smb?
    3. Workgroup-a sortzea Win eta Linux makinetan
    4. Konpartitzeko Karpetak sortuz Ubuntu eta Windows-en
    5. Windows-etik Ubuntu-k konpartituriko karpetak atzituz.
    6. Ubuntutik-etik Windows-ek sonpartituriko karpetak atzituz.
    7. nfs & smb protokoloen konparaketa

    NFS

    Asteazkena, 2008 Azaroa 5

    NFS (Network File System) Saretik fitxategiak atzitu ahal izateko protokolo bat da.



    Irudian agertzen den bezala, nfs zerbitzarian konpartitzeko karpeta bat sortu dugu. Zerbitzari honetara, beste hainbat nfs bezero konektaturik daude eta karpeta horretara atzipena daukate.

    Sare lokaletan bere erabilpena posible da. Sare berdinean dauden ordenagailuak, zerbitzarira konektatzeko posibilidadea daukate konpartitzeko karpeta atzituz.

    WAN sareetan edo internet bidez gauzak konpartitzeko ez da erabilgarria ez daukagulako atzipen kontrolik.

    1.- Instalazioa Ubuntu 8.04-n
    2.- Exportatzeko karpeta sortu
    3.- /etc/exports fitxategiaren konfigurazioa
    4.- hosts.allow eta hosts.deny fitxategiak konfiguratzen
    5.- Bezero batetik nfs zerbitzariak exportaturiko karpetak atzituz
    6.- Montaketak automatizatzeko: fstab
    7.- Nola desinstalatu nfs-server

    VirtualBox instalazioa Ubuntu 8.04 Hardy-n

    Asteazkena, 2008 Urria 22

    VirtualBox instalazioa Ubuntu 8.04 Hardy-n

    1.-virtualbox instalatzen.
    2.-erabiltzaileak gehitu: vboxusers.
    3.-ose-modules paketea
    4.-XP-instalazioz Ubuntu gainean.

    Sistema Eragile baten instalazioa

    Asteazkena, 2008 Urria 1

    Praktika honetan adieraziko dugu nola instalatu WindowsXP eta Linux Ubuntu 8.04 abio dualarekin.
    Abio gestorea /boot beste partizio batean instalatuko dugu MBR-a ez dezan apurtu.

    1.-Ordenadorearen ezaugarriak.
    2.-Disko gogorraren partizioen planifikazioa.
    3.-Abio gestorearen proposamena.

    4.-MBR
    5.-Sis191 sare txartelarekin arazoak


    TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
    Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943.65.11.47
    emaila: airetau(a bildua)gmail.com