Screencast

Astelehena, 2008 Urtarrila 7

Pantailaren irteera grabatzea da screencasten helburu, hau da pantailan gertatzen ari dena grabatzen du. Hauek normalean softwarearen ezaugarriak erakusteko erabiltzen dira, erabiltzaileei asko laguntzen dio. Windows sistema eragilean grabaziok egiteko hainbat aplikazio ditugu, gida liburu honetan hypercam 2.14.01 aplikazioa nola erabiltzen den ikasiko dugu.

Screencastak ditugunean hauek zerbitzari batera igo ditzakegu gero gure web gune batean jar ditzagun edo beste erabiltzaileak erabil dezaten. Gida liburu honetan hau ere nola egiten den esplikatzen da.

HyperCam 2.14.01Screencast zerbitzaria IturburuakAdibidea

Egilea: Ibai Lasarte Audikana

Zabaldu.com

Asteazkena, 2007 Abendua 19

Honako hau “zabaldu.com” orrialdeko gidaliburu bat da. Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen sistema da. Web orri honetan jendeak berarentzat garrantzitsuak edo interesgarriak diren berriak publikatzen ditu.

Honen bidez jendeari gehien interesatzen zaizkion berriak ikusi ditzake, eta ez komunikabideek erakutsi nahi dizkigutenak bakarrik.
Edozeinek bidali ditzake albisteak eta gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz, jendeari interesatzen zaionaren arabera. Eta horrela, boto gehien jasotzen dituztenak azalduko dira hasierako orrialdean.

Erregistroa

Albisteak bidali

Bozkatu

Antolaketa

Ondorioak

Iturburuak

Egilea: Xabier Ardiaca

WORDPRESS - Blog sistema

Asteazkena, 2007 Abendua 19

Wordpress web 2.0 kontzeptuaren barruan sortutako sistema bat da, edozein erabiltzailek argitaratzen dituen artikulu edo orrietan beste erabiltzaileek parte hartu dezaketeelako komentarioen bidez, edo blog horretan bertan baimenak dituen erabiltzaile bat egonez gero, blog hori artikulu edo orriekin osatzen lagundu dezake.

Gidaliburu honetan Wordpress.com-en blog bat sortzen ikasiko duzu, eta bertan burutu daitezkeen funtzio guztiak banan-banan nola erabili ikasiko duzu, hala nola, bakoitza zertarako den.

Modu honetan blog sistema hoberenetariko eta konpletuenetariko bat kudeatzeko gai izango zara.

Hala ere, gidaliburu hau laguntza bat besterik ez da, eta hoberena zu zeu zure blogarekin esperimentatzea denez horretarako gomendioa luzatzen dizut.

Erregistroa Administrazioa Ondorioak

Egilea: Iñigo González

>Zer da blog bat? IKTeroak Bideoa

Aireatu blogari buruz

Astelehena, 2007 Apirila 30

Rakel Pascual irakaslea mintzo da:


wireless sareak

Asteazkena, 2007 Apirila 18



TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com