Zientzia eta Teknologia astea

Asteartea, 2007 Urria 30

Zientzia eta teknologiaren astea dela eta TOLOSALDEA ikastetxeko informatika administrazioko zikloko ikasleek Jimmy Wales wikipediaren sortzaile denaren hitzaldira joango dira.

Zientzia eta teknologiaren astean sortu den wiki lehiaketan ikastetxeko ikasle eta irakasleek parte hartuko dute beraien ekarpenekin.

Guk Jimmy Wales-i bostekoa eman nahi diogu!!!!!!!!!!!!!!!!!!

ERABILERRAZTASUNA

Asteartea, 2007 Otsaila 6

Web gune bat erabiltzeko aukera daukaten pertsona kopurua ahalik eta handiena izatea da erabilerraztasunaren (Atzigarritasuna, irisgarritasun) helburua. Aukera hori ez da egon behar pertsonaren muga edo erabileraren testuinguruarenen menpe. (Hassan eta Martín) Erabiltzaileen gaigabeziak, fisikoak, psikikoak edo erabiltzen dituzten teknologiarekin erlazionatuta daude: · Ikuspen, entzute edo mugikortasun arazoak. · Edukinak ulertzeko arazoak. · Intuizio gutxiko nabigazioa. · Konexio mantxoa. · Nabigatzaile zaharrak edo edukinak ondo ez dituztenak azaltzen. · Dispositibo jakin batzuen falta (arratoia, teklatua, etab.) Erabilerraztasunaren norabide inportanteenak dekalogo batean zehaztu daitezke, gida labur baten moduan web gune erabilerrazak diseinatzeko: 1. Irudiak eta animazioak. Ikusizko elementu bakoitzari "alt" atributua gehitu bere funtzioa azaltzeko. 2. Irudi Mapak. Bezero motatako "map" atributua eta testua alde aktiboetan. 3. Multimedia. Azpititulu, soinu-transkripzio eta bideoaren azalpenak. 4. Hipertestu estekak. Testuingurutik kanpo irakurrita zentzua daukan testua erabili. Adibidez, saihestu "sakatu hemen". 5. Orrien antolaketa. Izenburuak, zerrendak eta estruktura tinko (kontsistentea) erabili. Ahal denean, CSS erabili. 6. Grafikoak eta eskemak. Laburtu edo "longdesc" atributua erabili. 7. Script, applet eta plug-inak. Funtzio berriak ez badira erabilerrazak ordezko edukiak eskaini. 8. Markoak (Frame-ak). "noframes" elementua erabili eta tituluak esanguratsuak. 9. Taulak. lerroz lerro irakurtzeko aukera eman. Laburtu. 10. Zure lana beraztertu. Egiaztatu. Tresnak erabili, begiratze-zerrendak, eta www.w3.org/TR/WCAG-aren norabideak.

 > Kapitulu I

 > Kapitulu II 

 > Kapitulu III

 > Kapitulu IV

 > Kapitulu V

 > Kapitulu VI

ERABILGARRITASUNA

Asteartea, 2007 Otsaila 6

Nielsen (2003): ‘Erabilgarritasuna Web interfazeak erabiltzeko errazak diren ala ez neurtzen duen kalitate atributu bat da.’ Redish (2000): ‘Behar duzuna aurkitu, aurkitzen duzuna ulertu eta modu egokian aritu… nahi duzun ataza egiteko zentzuzko denbora eta esfortzuarekin.’ Erabiltzailearen arrakasta edo porrota web gune bat arakatzen duenean, Web gune baten kalitatea zehazteko faktore garrantzitsu bat da. Web gune bat erabilgarria izatearen gakoa honako bi puntuetan ikusten da: Erabiltzaileak web gunearen estruktura ulertzen du eta bilatzen duena aurkitzen du. Nabigazioa oztopatzeak erabiltzaileari web gunea uztea eta beste batera joatea gonbidatzen du. Erabilgarritasunaren maila zehazten duten irizpideak oso intuiziozkoak dira: testu ulergarriak, orrien antolaketa egokia, irudi eta dokumentuen pisu gutxi, label, Internet-en normalean erabiltzen diren irizpideak erabiltzea, nabigaziorako laguntza eskaintzea,…

 > Kapitulu I

 > Kapitulu II

 > Kapitulu III

Web Aplikazioak - Sareko bulegotika aplikazioak

Astelehena, 2007 Otsaila 5

Web 2.0k lineako bulegotika atazak burutzeko aukera asko eskeintzen ditu, eta eguneroko zeregin hauek betetzeko aurki ditzakegun proiektuak geroz eta ugariagoak dira. Aplikazio hauek erabiltzeko beharra geroz eta handiagoa da, edozein leku eta ordenagailutik dokumentuak sortu eta aldatu behar ditugunean, edota dokumentu berarekin elkarlanean aritu behar dugunean esaterako. Lineako bulegotika aplikazioek ez dituzte betiko aplikazioek bezain beste aukera, baina esan bezala beste zerbitzu batzuk eskeintzen dituzte.


> Web Aplikazioak

> Google Docs & Spreadsheets

> Iturburuak

 Egilea: Mikel Alonso

Esteganografia: ezkutatzearen artea

Ostirala, 2006 Azaroa 3

Bidali nahi dugun mezu bat ezkutatzeko bi aukera ditugu, mezuaren jasotzailea ez den beste edozeinek ikus ez dezan:

Lehena kriptografia dugu. Teknika honek informazioa kodetu egiten du inor ulertu ahal ez izateko, baina honekin lortzen dena, hain zuzen guk ekidin nahi duguna, zerbait ezkutatu nahi dugula adieraztea da.

 

Esteganografia aldiz, datu multzo baten barnean mezu bat era ezkutuan bidaltzea gaitzen duen zientzia edota artea dugu.

> Historia 

> Teknikak

> Programak 

> Ondorioak

> Estekak 

Egileak: Ibai Iztueta eta Jon Jauregi                                        


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com