GnuPG

Osteguna, 2009 Martxoa 12

GNUGPG

Osteguna, 2009 Martxoa 12

FireGPG & Gmail

Gmail & FireGpg

PGP 1991an asmatu eta gaur egun arte hobetzen joan den “kllabe asimetrikoko algoritmo kriptografiko” bat da, non gaur egungo enkriptazio herraminta hobenetariko bat den. GPG-ri esker gainera plataforma desberdinetan erabili dezakegu eta firefoxen FireGPG herraminta dugu.

FireGPG

Herraminta honek ere Gmail-en hautatutako testua firmatu eta enkriptatzeko haukera ematen digu. Alde batetik eskubiko botoiarekin klikatzean agertzen den menu kontextualak “firmatu eta enkriptatu” aukera ematen digu.

menu kontextuala

Bestalde bigarren metodoa zera da, Gmail-eko botoi arrunten alboan “firmatu eta enkriptatu” botoiak aurkituko ditugu. Hauek erabilita gauza bera egingo dugu.

gmail botoiak

Bidaltzerako garaian bidali nahi diogun hartzailearen klabe publikoa gehituko diogu eta nahi badugu firmatu klabe pribatu batekin. Horrela klabe publikoaren jabeak, klabe pribatua ere erabili beharko du guk enkriptatutako email-a edo email zatia desenkriptatzeko.

testu enkriptatua

Laburbiltzeko esan, firma digital bat erabiltzeko modu on bat da. Egia da ez dagoela empresarik ziurtasun hori bermatzen diguna, baina kostea kontutan izanda nire ustez oso erabilgarria da. Horregatik gure gomendioa erabiltzea da.

Firegpg

Diska gogorraren partizionaketa GPartedekin

Osteguna, 2009 Urtarrila 15

GParted programa informatikoaren nondik-norakoak azalduko ditugularik, irakurleari GParted programaren hiru atal eskuratzen dizkiot: Aurkezpena, Instalazioa eta Erabilera.


Argazkiak.org | GParted logoa © cc-by-sa: aireatu_2as3

  • GParted Aurkezpena.

  • GParted Instalazioa.

  • GParted Erabilera.
  • Informazio honen inguruan edozein argibide edo informazio osagarri jaso nahiko bazenute, kaso egin hementxe bertan Aireatu blogean.

    Egilea: Xabier Eskisabel; xa2 a bildua xabier.net

    proftpd FTP ZERBITZARIA

    Asteazkena, 2009 Urtarrila 7

    FTP zerbitzari bat, dokumentuak eta fitxategiak igo(upload) eta jeitsi(download) ahal izateko zerbitzari bat da.Bezero batetik gauzak atzitu ahal izateko 21. portua erabiltzen da.Gomendagarria ez den arren gauzak igo(upload) ahal izateko, honetarako ssh1/ssh2 seguruagoa da.

    Bi zerbitzari ezberdinekin egingo dugu lan:

    1.vsftpd (fitxategi eta dokumentuak jeisteko bakarrik erabiltzen da)

  • instalazioa, konfigurazioa eta bezero batetik nola konektatu zerbitzarira
  • 2.proftpd (fitxategi eta dokumentuak jeisteko eta igotzeko erabiltzen da)

  • instalazioa(proftpd.conf), konfigurazioa eta bezero batetik nola konektatu zerbitzarira
  • ftp erabiltzaileak nola sortu,erabiltzaile bakoitzari bere karpeta mapeatu
  • Egilea:Ainara Zubeldia

    Nagios

    Osteguna, 2008 Abendua 4

    Nagios

    (Lehen NetSaint bezala ezaguna), pertsonalizatu daitekeen anfitrioia da, sarearen gestioa eta kontrola ematen duen zerbitzua.

    Nagios-ek sareak gainbegiratzen ditu, “supervisar” eta beste zenbait prozedura (bezero bat sarean ez badago, nagios-ek zergatiak aztertzen ditu, errekuperazioak automatikoki probokatzeko ahalmena du, aurretik Script bat egina badago, alerta mezuak bidaltzen dizkio administradoreari arazoak zein diren helaraziz….)…..

    NAGIOS Aurkezpena

    View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: gidaliburua instalazioa)
  • Aplikazioaren instalazioa
  • Nagios martxan jarri
  • Nagios ingurune grafikoan
  • Egilea:Igaro Balda

    Apache web zerbitzaria

    Asteazkena, 2008 Abendua 3

    Apache web zerbitzari bat nola instalatu azalduko da post honen bitartez.

    1.-Direktorio birtualak
    2.-Pasahitzez babestu direktorio bat

    Patch Panel

    Asteartea, 2008 Abendua 2

    Informatika sare bateko sare kableak bukatzen diren panel elektroniko batzuk dira. Hau da, sare atakak aurkitzen diren telekomunikazio bastidore edo rack bat.

    1.-Zer da Patch-Pannel-a?
    2.-Koloreen ordena patch panelaren atzekaldean
    3.-Ordena patch panelaren aurrekaldean
    4.-Kolereen ordena Rosetan
    5.-Krimpatzeko tresna eta funtzionamendua
    6.-Funtzionamendua frogatzeko transmisio froga

    Avast

    Astelehena, 2008 Abendua 1


    Guk gripearen kontra hartzen dugun txertoa bezalaxe, antibirus bat ordenagailu batek jaso ditzakeen birus eta erasoen aurkako babesa da. Internetera konektatuta egon ala ez, komenigarria da antibirus bat edukitzea.

    Antibirusak artxiboen sistema babesten du, deskargatutako fitxategiak, posta elektronikoak… eskaneatzen ditu. Eskaneatutako fitxategiak birusen datu baseak arakatzen ditu. Horretarako antibirusa eguneratuta egon beharko da birus berriak ezagutu ahal izateko.

    Egilea: Raul Jimenez

    Ping

    Astelehena, 2008 Abendua 1

    PING IS NOT GHOST

    Txosten honetan “Ping” programaren instalazioa,erabileraz,… eta bere hainbat xehetasunei buruz hitz egingo dugu . Programa hau ordenagailuari irudiak egiteko balio du .Ghost programaren antza dauka baina linux-entzat eginda dago,aukera gehiago ditu eta gainera dohainekoa da.


    Hemen ikusten diren linkak sakatuz informazio garatu bat azaltzen da izenak esaten duenari buruz.Hau da, lehenengo linka sakatuz gero instalazioa burutzeko eman behar diren pausuak azaltzen dira.Eta azkeneko linka programa erabiltzeko eta hainbat errore posible ere azaltzen ditu.

  • Instalazioa
  • Erabilera
  • Egilea:Jon Ander

    Partimage

    Astelehena, 2008 Abendua 1


    Gaur egun ezinbestekotzat jo dezakegu ordenagailuaren beharra. Lanean, ikasketetan, etxean… erabilera handia ematen diogu. Beraz, laneko edo bestelako informazio garrantzitsua gorde ohi dugu bertan. Ez gara konturatzen sistema hauen segurtasuna ez dela %100 fidagarria, hauek galtzen ditugun arte. Baina badago hau ekiditeko tresna garrantzitsu bat. Segurtasun kopia. Honek disko gogorrean ditugun partizioen kopia bat egitean datza. Bertan genuen informazio osoa gordeaz, noizbait ezbehar-enbat gertatuz gero, ordenagailua lehengo moduan utzi ahal izateko.

    Oso erabilgarria suertatu daiteke bi egoera hauetan:

    • Ordenagailuan aldaketa handiak egin nahi ditugunean, akatsen bat gertatuz gero konponbide bat izan dezagun.

    • Konfigurazio berdina hardware berdineko ordenagailu desberdinetan jartzeko.

    Horretarako hainbat aplikazio daude merkatuan. Hauetariko ezagunenak, Partimage, Norton Ghost, Paragon, Partition Magic 8, SelfImage, … dira.

    Guztietan ezagunena Norton Ghost da, baina PartImage, azken hau ez bezala aplikazio askea da.

    Linux sistema eragilean oinarritzen da izatez. Beraz, sistema eragile honetan instalatu beharreko aplikazioa da. Baina beste formatu ezberdinetako partizioen irudiak ere egiten ditu. Windows-enak adibidez. Gainera, hainbat aukera ezberdin eskaintzen dizkigu irudia egin edota gordetzeko garaian. Normalena, irudia Cd edo Dvd batetan gordetzea da. Baina nahi izanez gero, Partimagek berak dakarren zerbitzaria erabili dezakegu, ordenagailuko partizioen kopiak beste ordenagailu batetara sare bidez bidaltzeko edo alderantziz. Eta azkenik, sistema eragilea izan gabe ere aplikazioa erabiltzeko aukera ematen digu. Live Cd baten bitartez.

    1. Partimage-en instalazioa.
    2. Erabilera.

    Egilea: Garazi Martija


    TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
    Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943.65.11.47
    emaila: airetau(a bildua)gmail.com