WEB APLIKAZIOAK - Sareko bulegotika aplikazioak
Web 2.0k lineako bulegotika atazak burutzeko aukera asko eskeintzen ditu, eta eguneroko zeregin hauek betetzeko aurki ditzakegun proiektuak geroz eta ugariagoak dira. Aplikazio hauek erabiltzeko beharra geroz eta handiagoa da, edozein leku eta ordenagailutik dokumentuak sortu eta aldatu behar ditugunean, edota dokumentu berarekin elkarlanean aritu behar dugunean esaterako. Lineako bulegotika aplikazioek ez dituzte betiko aplikazioek bezain beste aukera, baina esan bezala beste zerbitzu batzuk eskeintzen dituzte.
APLIKAZIO EZBERDINAK
Bulegotika aplikazioen artean hauek aurki ditzakegu:
- ThinkFree (http://online.thinkfree.com/): doan erregistratu ondoren 1 GB kontua emango digute eta MS Office-kin bateragarriak diren dokumentuak sortu ditzakegu (testuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak). Dokumentuak PDF formatura esporta ditzakegu. Java erabiltzen du. CMS (Blogger, WordPress…) bitartez gure dokumentuak argitaratu daitezke.
- Ñandu (http://nyandu.com/weboffice/public/start.do): ez ditu ThinkFree-k bezain beste ezaugarri, baina gaztelaniari arreta berezia ematen dio.
- Google Docs & Spreadsheets (http://docs.google.com): testu-tratamenduko eta kalkulu-orrietako aplikazioa, beste aplikazioek dituzten ezaugarriez gain, Web 2.0ren filosofiarekin bat datozen aukerak ematen ditu: etiketak (tags) ezarri daitezke dokumentuak erraz sailkatzeko, RSS jarioak sortu daitezke eta zuzenean edota CMS bidez argitaratu daiteke.
- Writeboard (www.writeboard.com), MoonEdit (http://me.sphere. pl/indexen.htm), SubEthaEdit (www.co.dingmonkeys.de/subethaedit) edo Gobby (http://gobby.0x539.de) ere antzekoak dira, baina elkarlanari gehiago zuzendutako ezaugarriak dituzte, bertsioak kudeatzeko sistema dute osagai nagusienetako bat, beste erabiltzaileek egindako aldaketak ikusteko. MoonEdit-ek adibidez kolore ezberdina ematen dio dokumentua aldatzen ari den erabiltzale bakoitzaren kurtsoreari.




