Erabilgarritasuna II

Kontzeptu honen oinarria erabiltzailearekiko kezkatik edo interesetik dator. Erabiltzaileagan pentsatzea eskatzen du, eta gure hausnarketak etekinak lor ditzan behar beharrezkoa da gure erabiltzaile "tipo"aren ezaugarriak ezagutzea. Beraz erabiltzailearen inguruan lortu dezakegun edozein informazio erabilgarria izango da.

Gure erabiltzailearen ezaugarriek, erabiltzailearen beharrak zein diren, zer espero duten gure web orriaz esan diezgukete. Erabiltzailearen ezaugarriek erabaki dezakete adibidez zein hizkuntza eta zein hizkera erabiliko dugun, hizkuntza teknikoa erabiliko dugun, hizkera formala izango den, estilo zuzena erabiliko dugun.

Eta hizkuntzaz aparte honen arabera erabaki ditzakegu: estetika nolakoa izango den (kolore argiak-ilunak, argazki eta testuaren arteko oreka, argazkien tamaina, esteken antolaketa), informatikari buruz duen jakintza mailak adieraziko digu era berean zenbateko konplexutasuna izan dezakeen gure orriak.

Erabiltzaileak internet erabiltzeko modua zein duen ere aintzat izan behar da: ez du pazientzia askorik arazoen aurrean, aurkitu nahi duena azkar aurkitu nahi du, orria gainetik begiratuta begi kolpe batez ulertu nahi du ez duelako denbora galdu nahi orria nola erabiltzen den ikasteko.

Web orri batek faktore asko izan behar ditu kontutan diseinu garaian, adibidez, erabiltzailea, gaia, informazio kopurua, etab. Horrela orri bakoitza ezberdina da eta bere behar indibidualetara moldatu beharko da, halere badira ia beti erabilgarriak diren gomendioak. Txukuntasuna, argitasuna, azkartasuna beti kontutan eduki behar dira, eta web orri on baten ezaugarri dira beti.

Egilea: Julen Aracama

> Erabilgarritasuna I

> Erabilgarritasuna II

> Erabilgarritasuna III


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com