ERABILERRAZTASUNA (II)
Diseinatzaile gehienek ez dute erabilerraztasuna kontutan hartzen baina gure web orria ahal den jende gehienari iristea nahi badugu ezinbestekoa da ezaugarri honi behar duen garrantzia ematea.
Gure webguneak erabilterrazak izateko oinarri-oinarritik hasi beharko dugu: dokumentuaren eskema on bat sortu eta XHTML kode aproposak erabili gure dokumentuaren edukia eta diseinua banatu ahal izateko.
1. urratsa
DOKUMENTUAREN DEKLARAZIOAGure web orrien hasieran dokumentuaren deklarazioa beharko dugu beti: DOCTYPE delakoa. Kodearen lehenengo lerroa izango da eta ondoren zer erakutsi behar dugun azalduko digu. DOCTYPE zehatzik gabe gure XHTML-a ez da zuzena izango eta nabigatzaile gehienek gaizki erakutsiko dituzte gure orriak. DOCTYPE osatugabe edo oker batek ere emaitza berdina emango digu.
2. urratsa
HIZKUNTZA ETA EDUKI-MOTAGure dokumentuarentzat hizkuntza nagusi bat deklaratu beharko dugu, horretarako xml:lang atributua erabiliko dugu HTML etiketa barruan. Hau ez da guztiz beharrezkoa XHTML dokumentu onargarri bat sortzeko, baina erabilerraztasuneren ikuspuntutik garrantzitsua da. Atributu honen balioa laburdura bat izango da, adibidez “en” ingelesarentzako, “fr” frantsesarentzako, “es” espainierarentzako edo “eu” euskararentzako.Gure orrietan deklaratu dugun hizkuntza ez den beste batzuk erabili nahi baditugu, atributu bera erabil dezakegu beste elementu batzuetan.
XHTML dokumentu baten mota eta karaktere-multzoa ere zehaztu behar dira, informazio hau gehitzeko erarik errazena meta etiketa bat erabitzea da. Mota zehazteko text/html, text/css etab. erabiliko ditugu eta charset=UTF-8 karaktere-multzoarentzat, mota honek mendebaldeko hizkuntza gehienek erabiltzen dituzten karaktereak erakutsi ditzakeelako.
3. urratsa
ANTOLAMENTUAWeb orria antolatzeko ez ditugu taulak erabiliko, geruzak baizik, eta taulak datuak era ordenatuan azaltzeko bakarrik erabiliko ditugu. CSS estiloei ere erabilerraztasun arauak aplikatzen zaizkie, eta beraiei esker klik batekin letra, koloreak, etab. alda daitezke.
4. urratsa
ETIKETA SEMANTIKOAKWeb orri bat osatzen duten elementu guztiek ondo definitzen dituzten etiketak izan behar dituzte, zailtasunak dituzten pertsonek dokumentuaren atal bakoitza ondo identifikatzeko eta nabigatzaileek behar bezala erakusteko.
5. urratsa
TESTUARENTZAKO ETIKETAKGoiburuentzako etiketak <h> behar bezala erabili behar dira. Testua nabarmentzeko garaian <b> eta <i> erabili beharrean strong eta em erabiliko ditugu, etiketa hauek ahots bidezko nabigatzaileei informazio gehiago ematen baitie.
Zerrenden etiketak garrantzi handia dute eta ez dira taulak erabili behar zerrendak egiteko. Hiru zerrenda mota daude: ordenatuak (ol), ordengabeak (ul), hauen elementuak li direlarik, eta definizioen zerrendak (dl), beraien elementuak izenburua (dt) eta deskribapena (dd) direlarik.
Erabili behar ez diren atributu eta etiketak
CSSk formatua emango dienez, ondorengo etiketak ez genituzke erabili behar: b, i, big, small, hr, center, menu, layer, blink, marquee, font… Ezta ere atributu hauek: name, text, bgcolor, background, link, alink, vlink, align, target…
6. urratsa
ESTEKA ERABILTERRAZAKSagua erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat tabuladorearen erabilera egokia izan behar du dokumentuak. Horretarako tabindex atributua erabiliko dugu tabulazio ordena zehazteko. Etiketa ezberdinei tekla bat lotzeko acceskey atributua erabiliko dugu. Tekla hauek zehazteko orduan nabigatzaileek erabil ditzaketen teklak kontutan hartuko ditugu, eta gainera nabigatzaile ezberdinek tekla hauek erabiltzeko dituzten arauak azaldu beharko ditugu. Beste gomendio bat tekla guztiak ez erabiltzea da, inork ez baititu denak ikasiko eta ez da erabilgarria izango.
7. urratsa
BEHAR EZ DIREN ATALAKGure webguneek nabigazioa errazten duten atalak izaten dituzte, baina erabiltzaileari atal monotono hauek kentzeko aukera eman behar zaio, pantaila-irakurtzaileek edo ahots-gailuek atal hauek irakurtzeko denbora asko pasa dezakete eta.




