Erabilerraztasuna (I)
Guztiok ez dugu sistema eragile, nabigatzaile edo web orri batera sartzeko modu berdina; zenbaitek ez dute sagurik, ahotsezko sistema erabiltzen dute edo besterik gabe nabigatzailea ez dute berrituta. Horregatik, Ahal den jende gehienak web -a atzitzeko modua lortu behar da, horri erabilgarritasun web –a deitzen zaio.
Pausoak
Gure web –a erabilgarriago egiteko pausoak WAI –ak eman ditu. Gida hau hiru zatitan banatua eta bakoitzaren lehentasunaren arabera sailkatua dago. Web orri erabilgarria egiteko zenbait aholku ikusiko ditugu ondoren.
Dokumentu mota zehaztu
Hasieratik zehaztu zein motatako dokumentua idatzi duzun. Hau eginez, erabiltzaileek argi ikusiko dute dokumentua interesgarri zaien edo ez.

Egitura eta aurkezpena
Web –a egitean egin beharreko lehen gauza egitura eta aurkezpena bereiztea da; XML dokumentuak adibide garbia dira. Web orriak egitura sinple bat behar du, nabigatzaile guztientzako balio duena.
Hau lortzeko komenigarria da:
- HTML lengoaia erabiltzea egituran, baina ez aurkezpenean.
- Aurre eskema bat egitea, egitura errazago egin ahal izateko.
Dispositiboak
Guztiek ez dugu sagu bat interneten nabigatzeko, horregatik komenigarria da zenbait dispositibo sortzea, erabiltzailea orritik arazorik gabe ibil dadin. Adibidez, teklatuaren bidez estekaz esteka ibili ahal izateko ordena jartzea.

Testu baliokidea
Testua da web orri bateko gauza garrantzitsuena, ia nabigatzaile guztiengatik ikusi daitekeelako. Horregatik, testua ez den zerbait sartu behar denean (irudiak, soinuak, irudi mapak...), testu baliokide bat jarri behar zaio. Testua html komandoan sartzea komeni da eta deskribapen egokia egitea, nahiz eta luzeagoa izan. Oso luzea bada, zatitu egin behar da eta estekak jarri batetik bestera. Gainera, komeni da testuaren sarrera bat egitea hasieran (ikusi irudia). 
Nabigazio estiloak
Erabiltzaileari nabigazio errazteko, egokia da nabigazio barra, iragarki eta antzeko gauzak toki finko batean mantentzea orri guztietan (elementu finkoak ,aurreko argazkian), bilaketa tresnak jartzea eta esteka eta tituluak argiak izatea (informazioa errazago bilatzeko).

Martxan jartzea
Orria martxan jarri aurretik ondorengo pausoak ematea komeni da:
- Orria irudi, soinu eta halakorik gabe kargatu eta ulerkorra dela egiaztatu.
- Nabigatzaile eta sistema eragile desberdinekin testatu.
- HTML eta CSS balidatzaile batekin kontrastatu.




