apt-cacher bat instalatu Ubuntun
Asteazkena, 2008 Abendua 10Sarrera
Apt Debian-ek eguneraketetarako erabiltzen duen sistema da.
Honen funtzionamendua hau da:
Erabiltzaileak paquete bat eskuratu behar duenean zerbitzariari eskatzen dio eta zuzenean paketea eta horren dependentziak deskargatu eta instalatu egiten ditu.
Eguneraketetan gauza bera gertatzen da, baina sare lokak batean 20 ordenadore baldin badaude eguneraketa berdinak jeisteko ez da txukuna horrela egitea, gure banda zabalera kongestionatuko dugulako eta Debian/Ubuntu zerbitzariak saturatuko ditugulako.
Orduan sare lokalean apt-cacher bat jartzen baldin badugu eta bezero guztiek zerbitzari horretara apuntatzen baldin badute ordenadore bakarra izango da paqueteak internetetik eskuratzen dituena, aurrerantzean apt-cacher zerbitzaritik eskuratuko ditugu paketeak.
Prozedura
Suposatuz, gure Ubuntu zerbitzaria iada konfiguratuta eta martxan dagoela, eguneratu egingo dugu beti bezala:
apt-get update
apt-get upgrade
Instalatu apache2 web zerbitzaria, berau behar bai du apt-cacher-ek paketeak zerbitzatzeko
apt-get install apache2
Konfiguratu apache2 web zerbitzaria
nano /etc/apache2/sites-avaible/default
Eta bertan aldatu bi aldagai hauek:
DocumentRoot /var/cache/
Directory /var/cache
Apache berrabiarazi:
/etc/init.d/apache2 restart
Orain instalatu apt-cacher paketea
apt-get install apt-cacher
Nabigatzeilean http://localhost/apt-cacher idatzi eta defektuzko konfigurazio orria agertuko zaizu. Konfigurazioa aldatu nahi badezu /etc/apt-cacher/apt-cacher.conf fitxategia editatu beharko duzu. Hau beharrezkoa izango zaizu sare lokalean Proxy-ren bat badezu Squid adibidez.
Zerbitzari aldetik prest dago. Orain bakarrik bezeroak konfiguratzea geratzen zaigu. Horretarako beaien sources.list-ak aldatu beharko ditugu.
sudo nano /etc/apt/sources.list
Hemen lerro bakoitzan URL helbidea aldatu behar da. Formatu honetan geratu behar dute helbideak:
deb http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted
Lehen bezerotik eguneraketak martxan jartzen ditugunean beti bezain mantxo joango da, zergatik? Apt-cacher zerbitzaria pakete berriak disko gogorrean gordetzen hasi da “cache”-atzea bezela ezagutzen deguna. Bigarren bezero batetik probatzen duzunean nabarituko dezu abiadura.
Egilea: Sare Kudeatzailea






