Partimage
Astelehena, 2008 Abendua 1Gaur egun ezinbestekotzat jo dezakegu ordenagailuaren beharra. Lanean, ikasketetan, etxean… erabilera handia ematen diogu. Beraz, laneko edo bestelako informazio garrantzitsua gorde ohi dugu bertan. Ez gara konturatzen sistema hauen segurtasuna ez dela %100 fidagarria, hauek galtzen ditugun arte. Baina badago hau ekiditeko tresna garrantzitsu bat. Segurtasun kopia. Honek disko gogorrean ditugun partizioen kopia bat egitean datza. Bertan genuen informazio osoa gordeaz, noizbait ezbehar-enbat gertatuz gero, ordenagailua lehengo moduan utzi ahal izateko.
Oso erabilgarria suertatu daiteke bi egoera hauetan:
- Ordenagailuan aldaketa handiak egin nahi ditugunean, akatsen bat gertatuz gero konponbide bat izan dezagun.
- Konfigurazio berdina hardware berdineko ordenagailu desberdinetan jartzeko.
Horretarako hainbat aplikazio daude merkatuan. Hauetariko ezagunenak, Partimage, Norton Ghost, Paragon, Partition Magic 8, SelfImage, … dira.
Guztietan ezagunena Norton Ghost da, baina PartImage, azken hau ez bezala aplikazio askea da.
Linux sistema eragilean oinarritzen da izatez. Beraz, sistema eragile honetan instalatu beharreko aplikazioa da. Baina beste formatu ezberdinetako partizioen irudiak ere egiten ditu. Windows-enak adibidez. Gainera, hainbat aukera ezberdin eskaintzen dizkigu irudia egin edota gordetzeko garaian. Normalena, irudia Cd edo Dvd batetan gordetzea da. Baina nahi izanez gero, Partimagek berak dakarren zerbitzaria erabili dezakegu, ordenagailuko partizioen kopiak beste ordenagailu batetara sare bidez bidaltzeko edo alderantziz. Eta azkenik, sistema eragilea izan gabe ere aplikazioa erabiltzeko aukera ematen digu. Live Cd baten bitartez.
Egilea: Garazi Martija






